Zure lehengusua jaio da!
Astelehen gauean Aiert jaio zen. Esango nuke zuk zerbait gertatzen zela sumatu zenuela, aztoratua ibili baitzinen. 2 kilo eta 300 gramo pisatu zituen, eta hari handitxo zetorrela esana zioten! Egun berean, goizean, ginekologoarenean izanak ginen gu, eta ia hilabete baten faltan pisu hori bera kalkulatzen zizula esan zigun; azkenean morroxko xamarra izango ote zara!
Aiert erraz jaio zen, uste baino errazago izan zen dena bere amarentzat; oraintxe sinatuko nuke nik gurea ere halakoa izateko... Atzo oso lasai eman zuen eguna, eta tarteka oso espabilatua ibili zen, gozada bat zen hura ikustea.
Eta gozada bat zen, gainera, atzo berari begira geunden bezala, hemendik gutxira zuri begira egongo garela pentsatzea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: