Lehen ekografia

amagaia 1456130719897 Predictor: positive | 2007-04-12 15:46

Ikusi arte ezin guztiz sinetsi. Natura handia da! Nola liteke bestela 6 zm neurtzera iristen ez den gizakitxoa guztiz osaturik egotea (oraindik buruhandi xamarra), eskutxoak, hankak, bihotza, urdaila... haren mugimendu etengabea. Eta hori dena 3 hilabete exkasean, inkonszienteki, paseatu, irakurri, bazkaria prestatu edo klaseak prestatzen nituen bitartean... harrigarria.

Goizeko lehen orduan abiatu nintzen, bihotza saltoka nuela, bat-batean hamaika zalantza agertuta, eta deus ere ez badago? Edo bikiak badira? dena ongi egongo al da? Eskerrak ondoan "aitatxo" lasaia eta baikorra nuen... Hamar minutu lehenago iritsi ginen, badaezpada, eta beste hamar minutuz eduki gintuzten esperoan, zergatik eta ginekologoa lanera berandu sartu zelako! Gero oso emakume jatorra suertatu zen, baina horrek ez du kentzen, ezta?

Pozik atera ginen, gure haurra hurbilago sentitu genuen.


Utzi iruzkina: