Lehen oparia
Estatu Batuetan gurasoek haur jaioberriari haren izena daraman webgunea oparitzea modan jarri dela entzun nuen aurrekoan. Batzuek, haurraren izena horren arabera erabakitzen omen dute, izena libre dagoen edo ez konprobatu eta gero.
Hara, nik ere antzeko zerbait ez ote dut egin? pentsatu nuen (aldeak alde, jakina, ez dut nire burua hain zorotzat hartzen). Zuri buruzko blog bat idazten hasi, eta, aitortuko dut, googlen zure izen-deiturak sartu nituen besterik ba ote zegoen ikusteko (ez nuen erabakitakoa aldatzeko asmorik eh).
Orain, nire bloga izaten hasi eta gero eta zureago dela iruditzen zait. Hala gertatzen dela esaten dute, guztia bilakatzen dela seme-alabena azkenean...ai ene! Hau irakurtzeko gai zarenerako auskalo blogak zer izango diren, auskalo ze tresna izango duzun eskura, baina hauxe duzu nire lehen oparia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: