Eta bi urte igaro dira...
Jaiotzaren ondoren blog honetan bertan idatzitakoa irakurri berri dut eta begiak busti egin zaizkit. Sentsazio arraroa da, azkar pasatu da baina, aldi berean, noizbait zu gabeko bizitza izan dudala sinistezina egiten zait.
Bi urte hauetan zehar liluraturik jarraitu ditugu egiten zenituen aurrerapen guztiak, keinu bidezko lehen erantzunetatik egungo esalditxoetara. Orain egunero harritzen gaituzu hitz edo esaldi berriekin. "ni" eta "zu" rekin izaten zenituen nahasketak, nola hasi zinen deklinabidea erabiltzen (non lehenbizi, norekin gero, guztia gaur egun), hemen, han, hau, hori bereizketak, menpeko esaldiren bat edo beste ere harrapatu dizut dagoeneko... ni, behintzat, liluratua nago horrekin.
Garai bakoitzak bere xarma dauka, baina hauxe da, nire ustez, orain arteko garairik politena.
Iruzkinak
candy 2017-07-25 12:05 #1
neu naiz txikitan dagoeneko 10 urte ditut .
Utzi iruzkina: