Bost hilabete dagoeneko
Bost hilabete pasa dira dagoeneko gure Pottolo jaio zenetik. Ordu ezkeroztik mundu berri batean bizi gara: pardelak, arropatxoak, kotxetxoa, bakunak, pediatrak... Beste konturik ez dago gure inguruan.
Eta gainerako gurasoak ere antzera dabiltzala konturatu gara. Horregatik esperientzia hau blogen mundura ekartzea otu zait eta abentura hasi genuenetik gertatutakoak eta bizitakoak kontatuko ditut aurrerantzean. Ea nola egin asmatzen dudan...
Laster arte beraz.
Iruzkinak
amagaia 2007-11-23 21:10 #1
zelula bat besterik ez zenean hasi nintzen ni blogen honetan eta dagoeneko hilabete egiteko dago gurea. Hilabete gogorra izan da, nahiz eta inguruan laguntza handia izan, ziur zure esperientzia baliagarri izango zaidala. Animo¡
Utzi iruzkina: