Gaur zortzi Aberri Eguna izan zen domeka ez zen nolanahikoa izan. Aurreko eguneko orkestrako kontzertuaren osteko ospakizunek luze jo zuten, eta egun lasaia izan behar zuenak abentura bat baino gehiago ekarri zituen. Gure etxean Honza eta Karel tronpeta joleek lo egin zutenez eta BOU gurasoekin Pragan elkartzeko etxetik goizean goiz irtetekoa zenez, bi txekiar musikari lagun hauekin egin nuen plana. Armusatu eta kanpora irten ginenean, orduan komeriak! Urte guztian ikusitako elur ekaitz handiena! Kotxea ia aurkitu ezin, eta gero ateratzeko, ezinean. Ordu t’erdiko pala eta bultzakad...


Hemen gurasoei buruzko metodo eta ikastaroen berri emango da.


Open publication - Free publishing - More udal politika


Kartelak jarri genituen herrian. Ahoz aho abixua pasatu guraso, ume eta gure taldeko laguntzaileei. Prototype taldearen aurkezpen nagusia egingo genuen azaroaren 20an, Elexalde-Torrekuan.Eta hala izan zen.Jende asko etorri zen. 50 inguru. Txikiak eta nagusiak. Taldeko partaideen familikoak eta lagunak.Aurkezpena egin aurretik powerpointak gaurkotu beharra zegoen eta egubakoitz iluntzea eta zapatu bazkalostea lan horretan eman genuen. Gainera, bakoitzak aurkeztu behar zuen zatia aldatu genuenez, edukia prestatu beharra zegoen. Baina lortu genuen.Eta ze ondo gainera!Seietarako, Gatzagarrek da...


Gurasoen aurrean

No profile photo GURELprototype | 2010-11-01 09:47

Zapatuan, urriaren 30ean, egin genuen taldeko kideen gurasoen aurrean proiektuaren aurkezpena.Bertan izan ziren Txema, Ana, Jabi eta Itsaso eta Eneka. Gainera, gogo berezia genuen etorri zitezen udaleko ordezkariren bat (Euxebio ezinean Ainara etorri zen, eta berarekin bere aipa Ane), Enrike eta Itziar eta Imanol. Denak bertana izan ziren.Hasieran, Elexaldeko atartean powerpoint batzuen bidez gure proiektuaren oinarriak azaldu genizkien.Taldeko 5 kideek, txadaka, gure ibilbidearen abiapuntua, lan egiteko modua eta helburuak zeintzuk ziren  azaldu zieten.Hasierako urduritasunari aurre e...


Gurasoen Aurkezpena

No profile photo PROTOTYPE | 2010-10-30 15:49

Zapatuan gurasoendako aurkezpena egin genuen, guraso guztiak etorri ziren eta herriko eta udaletxeko jendea ere( Imanol, Ainara eta Ane, Enrike eta Itziar, Eneka, Edu, Ana, Txema eta Idoia eta Itsaso eta Jabi). Euxebio, alkateak, ezin izan zuen etorri baina bere ordez Ainara etorri zen. Aurkezpena 6retan zen baina gu, 4retan geratu ginen dena prestatzeko: Powerpointak, lan banaketak, ordena, errobotaren demoztrazioa ondo aseguratu eta entsaio orokor bat. 6retan jendea etortzen hasi zen. Aurkezpenaren lehenengo zatia portalean egin genuen, powerpointez proiektua zeri buruz zijoan azaldu...


2010/10/27-ko akta

No profile photo PROTOTYPE | 2010-10-28 15:01

Gaur larunbateko powerpoint batzuk nola hobetu aztertu dugu eta titulu orokor bat jarri nahi genioke. Ordena hau da: - agurra - zer da FLL - proiektu zientifikoa - lan dinamika eta historia - blogak - errobota. Larunbatean gurasoen bileran power point denak eta robotaren mugimendu denak erakutsiko ditugu.  


Abixera bizian

No profile photo GURELprototype | 2010-10-24 18:35

Eguraldi euritsu eta hotza izan dugula asteburu honetan, eta zer!Prototype taldekoak jota fuego ibili dira lanean, zapatu eta domekan. Lanean eta disfrutatzen, aldi berean.Zapatuko bileran, zortzi egun barru (2010/X/30) gurasoekin egingo dugun aurkezpena planifikatu genuen.Gazteetako bakoitzak aurkezpenerako bere "zatia" dauka eta horretarako powerpointal, bideoa ala dena delakoak  prestatuko du. Hauek dira bakoitzak jorratuko dituenak:- Zer da First Lego League? (Xabi)- Proiektu zientifikoa (Ander)- Orain arteko bidea nolakoa  izan den eta lan  dinamika (Aratz)- Errobota (Jo...


Aurrekoan topatu nuen Abarrak euskara elkarteak bere garaian egin zuen Ume elebidunen gurasoei buruzko gidaliburua. Aintzindaria izan zen (ordutik asko ugaldu da, baina betiko moduan, udalez udal eta indarrak sakabanatuta), eta aitortu beharko zaio.Elebitasuna eta Hezkuntza -Ume Elebidunen Gurasoentzako Gidaliburua


Zubietako Eskola Txikiko guraso eta irakasleek antolatuta, Yolanda Gonzalez adituak hitzaldia emango du.Noiz: otsailaren 23an, 19:00etan.Non: Kaxkapen.Gaia: "Amar sin miedo a malcriar".Aukera oso ona dela eta entzutea merezi duela adierazi digu Eskola Txikiko zuzendariak.


Guraso.com

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-07-09 21:13

Arrasateko Txatxilipurdi elkartekoek guraso.com zerbitzua jarri dute martxan, gurasoen premiak asetzeko webgunea. Horien artean, euskarari buruzkoak ere. Beste pauso bat soziolinguistika domestikoaren sozializazioan.   Orain arte, bi artikulu eman du argitara webguneak, Irati Pagoagarenak:   - Abestu, jolastu eta maitatu   - Udalekuak   Oraindik akaso goizegi da, baina nik aholku zehatzagoak espero nituen, zer egin egoera zehatz eta arruntetan. Dena den, biba bat zuei bide hori urratzen hasteagatik.



Gaur egun euskeraren egoera hobetu beharrean txarrerako joera hartu dauala esango neuke. Baliteke orain urte batzuk euskera ekian jendea gutxiago izatea. Hori horrela izanda, ez dau esan nahi, gaurko egoera aurrekoa baino hobeagoa danik. Orain dala hainbat urte euskera galtzeko arriskua ikusita, geure gurasoek egoera horri aurre egiteko beharrean aurkitu ziran. Beraien euskerarekiko maitasunari esker, gaur egun euskera bizirik ikusteko aukera daukagu. Maitasun hori euren gurasoen eta geure gurasoen bihotzetan gordeta iraun dau. Maitasun horri esker ikastolak, euskeraz idatzitako liburuak, a...


Gure elkarteko batek, orain dala egun batzuk gertaera bitxi baten aurrean aurkitu dala kontatu eustan. Gertaera hau gure eguneroko errealitatearen zati bat izan arren, eta gure lagunak errealitate hori ezagutu arren, berak zuzenean bizi izan ez dauan artean, ez dau horretaz inongo ausnarketarik egin. Oraingoan bai. Lagunaren esanetan, abenduko egun baten, baserrian Amama hartu eta herriko sindikatora joan ziran (sindikatoa herri txikietan abereentzako janaria eta orturako tresna eta hazien biltegi bat da). Bertan egozala lagun honen Amamak beharrezkoa zana hartu ondoren, bertoko arduraduna...


Eguneroko bizitzan, edozein komunikabideetan, erreza da Euskerearen inguruan sortutako barriren bat aurkitzea. Gure hizkuntza, bere egoera dala eta, zorionez edo zoritxarrez, hainbat eztabaiden ardatza da. Egunero, gizarte honetan murgilduta bizi dan edozein pertsona, ohituta dago eta arruntatzat jotzen dau Euskereak bere erabilera sozialaren normalkuntzarako aurkezten dauazan arazo, zailtasun edota hutsak. Banakoei begiratuta ere, berataz egiten dan erabilera selektiboak ere, ez dau kontzientzia eztabaida ozenik sortzen. Ezaguna da, guk arazoaren bat izanik eta arazoa norberaren zati bat ...


Euskera Bidean: Xibiri Elkarteak, aurton hamabost urte betetzen doguz, sortu zanetik euskerearen sozializazioaren aldeko lanetan aritu izan da. Blog hau lan honetan jarraitzeko pauso barri bat da. Hamabostero euskerearen inguruko gai bat aztertuko dogu eta bertan zuon eretxia ezagutzea gustatuko litzakigu. Zutabe honetan jakinarazoko doguna, gure elkartearen ikuspuntuaren ispilua izango da. Estreineko idatzi honetan, gaur egun gure gizarteak bizi dauan hizkuntza krisiari buruzko eretxi labur bat plazaratu nahi dogu. Hizkuntza politikak, urteetan zehar, euskerearen arloan, bere ezagutza berm...


Bost hilabete pasa dira dagoeneko gure Pottolo jaio zenetik. Ordu ezkeroztik mundu berri batean bizi gara: pardelak, arropatxoak, kotxetxoa, bakunak, pediatrak... Beste konturik ez dago gure inguruan. Eta gainerako gurasoak ere antzera dabiltzala konturatu gara. Horregatik esperientzia hau blogen mundura ekartzea otu zait eta abentura hasi genuenetik gertatutakoak eta bizitakoak kontatuko ditut aurrerantzean. Ea nola egin asmatzen dudan... Laster arte beraz.


"PaPáS Y MaMáS"

1
adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2007-01-18 12:24

Bideo honetan gaur egungo emakume askoren egoera latza azaldu nahi dute Marisa Crespo eta Moises Romerak. Hasiera batean "tontakeria" batekin hasten dena gero egoera oso gogor eta tamalgarrira eramaten zaitu askotan. Hemen ikusten da nola tratu txarrak azkenean umeentzat gauza normal bat bihurtu daitekeen, "papás y mamás" jokuan aritzean nola ikusten dutena imitatzen duten, eta azkenean horrekin lortuko den gauza bakarra heltzean berdina egitea izango da, egunerokoa dela pentsatzen dutelako. 


Egunak aurrera doaz eta ez naiz ohartzen. Duela bost urteko gauzak badirudi atzo gertatu zirela. Iada azken urteetan zain egon naizen pausua eman dut eta oso gustura nabil. Izugarria izan da. Beti leku berdinean eta jende berarekin egoteaz, nire bizitza goitik bera aldatu da, eta harro nago. Harro nago nire ingurukoek nigatik egin duten lanarengatik, batez ere, nire gurasoengatik. Beraiegatik ez balitz, ezingo nuke nahi dudana egin eta ezta ere, nire poza besteei transmititu. Horregatik, hemendik eskertu nahiko nieke eta nik ikasten dudana beraiei erakutsi. Desiatzen egoten d...


Azken iruzkinak