Eroan dagigun euskera bihotzean

euskerabideanelkarkidegoa 1456132620930 Euskera Bidean Elkarkidegoa | 2008-02-12 09:29

Gaur egun euskeraren egoera hobetu beharrean txarrerako joera hartu dauala esango neuke. Baliteke orain urte batzuk euskera ekian jendea gutxiago izatea. Hori horrela izanda, ez dau esan nahi, gaurko egoera aurrekoa baino hobeagoa danik.

Orain dala hainbat urte euskera galtzeko arriskua ikusita, geure gurasoek egoera horri aurre egiteko beharrean aurkitu ziran. Beraien euskerarekiko maitasunari esker, gaur egun euskera bizirik ikusteko aukera daukagu. Maitasun hori euren gurasoen eta geure gurasoen bihotzetan gordeta iraun dau. Maitasun horri esker ikastolak, euskeraz idatzitako liburuak, abestiak,… eta era berean euskera salbu egoten lortu egin da. Ukatu jaken sentimendu edota bizitzeko era baten aurrean tinko mantendu ziran.

Gaur egun askoz ere jende gehiago ulertu edota daki euskera. Hori egia bada ere, euskeraz bizitza egiten dabenak gero eta gutxiago dira eta horren ondorioz, euskerarekiko sentimendua pixkanaka ahultzen doa.

Baliteke euskeraren arauak betiko gordeta egotea eta etorkizunean hainbat museoetan agertzea, hizkuntzaren azterketa bat eginda baitago. Ostera, hizkuntzarekiko maitasuna ahuldu egin da eta hizkuntza bat gizartean irauteko, gizartean eragile aktibo diran pertsonen zainetan sendo mantendu behar da.

Euskera gizarteratzeko beharrizanetan aurkitzen gara. Hori egiteko ahalegin guztiak egin behar doguz benetan euskeraz bizitzeko era bat dagoela pentsatzen dogunok. Beraz euskeraren alde egin dezagun eta euskeraz bizitzeko konpromezu argia aldarrika dezagun.

EUSKERA EZ DA GALDUKO EZ DAKIENAK IKASTEN EZ DABELAKO, BAIZIK ETA DAKIENEK BERBA EGITEN EZ DABELAKO.


Utzi iruzkina: