Gure berbea dala eta
Eguneroko bizitzan, edozein komunikabideetan, erreza da Euskerearen inguruan sortutako barriren bat aurkitzea. Gure hizkuntza, bere egoera dala eta, zorionez edo zoritxarrez, hainbat eztabaiden ardatza da.
Egunero, gizarte honetan murgilduta bizi dan edozein pertsona, ohituta dago eta arruntatzat jotzen dau Euskereak bere erabilera sozialaren normalkuntzarako aurkezten dauazan arazo, zailtasun edota hutsak.
Banakoei begiratuta ere, berataz egiten dan erabilera selektiboak ere, ez dau kontzientzia eztabaida ozenik sortzen. Ezaguna da, guk arazoaren bat izanik eta arazoa norberaren zati bat izanik, perspektiba falta daukagula; ezaguna da baita ere etxekoa nahikoa ponderatu ezean, sarritan, kanpora begira egoten gareala.
Kanpotik ikusita eta datu objetiboak erabiliaz, ikerketa linguistiko batzuen ustez, Euskerea Japoneko Ainu eta Pakistaneko Buruchaskigaz batera, genetikoki hizkuntza bakarti edo aislatua dala. Ikerketa honeen ustez, Europako hizkuntza gehienak Indoeuropar familiakoak dira. Hau dala eta, famili berekoak direzan hizkuntza askoren artean, Euskerea irla txiki bat da.
Gaur eguneko hizkuntza gehienak, proto egoera batetik abiatuz, gaur direna izan arte eboluzionatu dabe, baina jatorri bera izan da: Protoindoeuroparra.
Hau kontutan izanik, Euskerea gizatasunaren ondare izendatzea, eskaera objetibo bat bezala ulertzen dabe Alemaniako hainbat unibertsitateetan.
Bitartean, gure gizartean, konturatzen al gara Euskerearen balioataz? Harriz osotutako eraikuntza bat balitz eta balio hori baleuke, agian berataz harrotasun haundiagoagaz berba egingo geunke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: