Eskerrik asko benetan.

earrahuan 1456132028636 Earra Huan!! | 2006-10-23 03:14

Egunak aurrera doaz eta ez naiz ohartzen. Duela bost urteko gauzak badirudi atzo gertatu zirela. Iada azken urteetan zain egon naizen pausua eman dut eta oso gustura nabil. Izugarria izan da. Beti leku berdinean eta jende berarekin egoteaz, nire bizitza goitik bera aldatu da, eta harro nago. Harro nago nire ingurukoek nigatik egin duten lanarengatik, batez ere, nire gurasoengatik. Beraiegatik ez balitz, ezingo nuke nahi dudana egin eta ezta ere, nire poza besteei transmititu. Horregatik, hemendik eskertu nahiko nieke eta nik ikasten dudana beraiei erakutsi. Desiatzen egoten dira nik egindakoa beraiei kontatzeko eta baita ni ere. Beraz, orain niri tokatzea beraiei demostratzea benetan nahi dudala egiten ari naizena eta etorkizun hurbil batean baliagarria izango zaidala. Eskerrik asko, benetan.


Utzi iruzkina: