Egunak aurrera doaz eta ez naiz ohartzen. Duela bost urteko gauzak badirudi atzo gertatu zirela. Iada azken urteetan zain egon naizen pausua eman dut eta oso gustura nabil. Izugarria izan da. Beti leku berdinean eta jende berarekin egoteaz, nire bizitza goitik bera aldatu da, eta harro nago. Harro nago nire ingurukoek nigatik egin duten lanarengatik, batez ere, nire gurasoengatik. Beraiegatik ez balitz, ezingo nuke nahi dudana egin eta ezta ere, nire poza besteei transmititu. Horregatik, hemendik eskertu nahiko nieke eta nik ikasten dudana beraiei erakutsi. Desiatzen egoten d...