Proiektu zientifiko sendotzen

No profile photo GURELprototype | 2010-12-02 20:02

Mugikortasun mugatua daukatenen bizimoduan hobetu asmoz egiten ari garen proiekturako informazioa biltzen aritu gara
Egin ditugun elkarrizketen artean, azaroaren 30an, bi oso interesgarriak egin genituen.
Lehena, telekonferentziaz, Fatronik-eko Borja Bonailekin. Zamudion Ander eta Edorta eta Donostiako Miramongo parke teknologikoan Borja.




Gure proiektuaren interesgarritasuna segidan ikusi zuen eta nolako zailtasunak ikusten dizkion komentatu zigun.
Besteak beste, egin gura dugun gida elektronikoaren informazioa eta datuak bilatu eta prozesatu behar direla esan zigun. Eta hori beti dela nekeza eta gaurkotu beharra dagoena.
Borjak gomendatu zigun herri bat ala bi hartzea eta horien prototipo bat egitea. Kaleen gorabeherak, zabalerak, zailtasun arkitektonikoak eta horiek denak biltzea eta gero mapa batekin "gurutzatzea".
Animoak eman zizkigun. Proiektuaren balioa eta potentzialitateak aipatu zituen.
Gu eskertuta eta pozik, nola bestela.


Utzi iruzkina: