Mugikortasun mugatua daukatenen bizimoduan hobetu asmoz egiten ari garen proiekturako informazioa biltzen aritu garaEgin ditugun elkarrizketen artean, azaroaren 30an, bi oso interesgarriak egin genituen.Lehena, telekonferentziaz, Fatronik-eko Borja Bonailekin. Zamudion Ander eta Edorta eta Donostiako Miramongo parke teknologikoan Borja.Gure proiektuaren interesgarritasuna segidan ikusi zuen eta nolako zailtasunak ikusten dizkion komentatu zigun.Besteak beste, egin gura dugun gida elektronikoaren informazioa eta datuak bilatu eta prozesatu behar direla esan zigun. Eta hori beti dela nekeza e...


Roberto Galdosek istripu bat izan zuen duela bost bat urte eta harrez gero aulki batean dago. Ez, hobeto esanda, aulki batean dabil. Ez da gelditzen-eta.Aspaldi geneukan berarekin berba egiteko gogoa eta azkenean lortu dugu Gatzagara hurbiltzea.Bera askotan etortzen da gure herrira, baina gehienetan Arratera jatera. Prototypekoekin lan saiora etorri da gaurkoan. Puntu-puntuan etorri da geratutako orduan.Prototype kideen aurkezpena eta proiektu osoaren azalpena egin diogu hasieran. Nora zetorren eta zertara ondo baino hobeto komentatu diogu. Laguntzeko prest ikusi dugu hasieratik.Lehenengo, ...


Azken iruzkinak