Mugikortasun mugatuaren aurpegi alaia

No profile photo GURELprototype | 2010-11-24 20:30

Roberto Galdosek istripu bat izan zuen duela bost bat urte eta harrez gero aulki batean dago. Ez, hobeto esanda, aulki batean dabil. Ez da gelditzen-eta.
Aspaldi geneukan berarekin berba egiteko gogoa eta azkenean lortu dugu Gatzagara hurbiltzea.
Bera askotan etortzen da gure herrira, baina gehienetan Arratera jatera. Prototypekoekin lan saiora etorri da gaurkoan. Puntu-puntuan etorri da geratutako orduan.



Prototype kideen aurkezpena eta proiektu osoaren azalpena egin diogu hasieran. Nora zetorren eta zertara ondo baino hobeto komentatu diogu. Laguntzeko prest ikusi dugu hasieratik.

Lehenengo, taldekideek prestatutako galderak erantzun ditu: nola eduki zuen istripua, zaletasunak, bizimodua, zein hobekuntza egingo zituen aulkietan, garraiobideetan ala herrietan, eta abarrak.
Gauza guztien gainetik kirola gustatzen zaio Robertori. Eta asko praktikatzen ditu, baina bereziki espezialdu da badminton eta saskibaloian. Eliteko kirolaria da!
"Zuzenak" taldeko partaide oso aktiboa ere bada.

Gero, gure egitasmoa azaldu diogu: mugikortasun mugatua daukatenentzako informazio osoa eta gaurkotua eskainiko dion tramankulu elektroniko bat garatzea. Oso ideia ona iruditu zaio eta halakorik ez  duela inoiz ikusi aipatu digu.



Saioaren amaieran, errobotaren froga azaldu diogu. Interes handiz jarraitu ditu gure bosten azalpenak eta galderak ere egin ditu. Jakin-min handikoa da Roberto eta gauzekin erraz ilusionatzen dena.



Zazpi t'erdiak aldera ikusi dugu nola bere aulkia tolestu, kotxean sartu eta Gasteiz  aldera joaten zen. Bere energiak eta bizitzaren aurreko jarrerak ematen du zer pentsa. Eskertuta gaude etorri delako, itzuliko dela esan digu.




Utzi iruzkina: