Kategoria: gps
Mugikortasun mugatua daukatenen bizimoduan hobetu asmoz egiten ari garen proiekturako informazioa biltzen aritu garaEgin ditugun elkarrizketen artean, azaroaren 30an, bi oso interesgarriak egin genituen.Lehena, telekonferentziaz, Fatronik-eko Borja Bonailekin. Zamudion Ander eta Edorta eta Donostiako Miramongo parke teknologikoan Borja.Gure proiektuaren interesgarritasuna segidan ikusi zuen eta nolako zailtasunak ikusten dizkion komentatu zigun.Besteak beste, egin gura dugun gida elektronikoaren informazioa eta datuak bilatu eta prozesatu behar direla esan zigun. Eta hori beti dela nekeza e...
Gure proiektuaren helburua mugikortasun arazoak dituzten personen bizi-baldintzak hobetzea da. Baina proiektua gauzatzerakoan komeni da mundu honetan mugitzen diren profesionalekin berba egitea. Horregatik joan ginen azaroaren 27an Bergarara. Gotzon Arzellusekin geratuta ginen.Jon eta Anderrek ondo baino hobeto azaldu zioten gure proiektuaren nondik norakoak. Eta berak, proposamenaren inplikazioak azaldu zizkigun. Besteak beste, gurea bezalako gida elektroniko batek euskarri bat erabili behar duela eta asko daude.: pda, ipada, mugikorra...Eta horietariko bakoitzak, bere sistema operat...