Gotzon Arzellusekin elkarrizketan

No profile photo GURELprototype | 2010-11-28 18:03

Gure proiektuaren helburua mugikortasun arazoak dituzten personen bizi-baldintzak hobetzea da.  Baina proiektua gauzatzerakoan komeni da mundu honetan mugitzen diren profesionalekin berba egitea. Horregatik joan ginen azaroaren 27an Bergarara. Gotzon Arzellusekin geratuta ginen.



Jon eta Anderrek ondo baino hobeto azaldu zioten gure proiektuaren nondik norakoak. Eta berak, proposamenaren inplikazioak azaldu zizkigun. Besteak beste, gurea bezalako gida elektroniko batek euskarri bat erabili behar duela eta asko daude.: pda, ipada, mugikorra...



Eta horietariko bakoitzak, bere sistema operatzailea daukala: Applek berea, Androidek gauza bera...
Eta mugikor marka bakoitzak bat aukeratzen du. Aukeraketa horren gainetik, sortzen ditu marka bakoitzak bere programa propioak.



Aukeratu beharra dago bat, eta Gotzonek pentsatzen du Androide izan daitekeela egokia. Appleko  mugikorrak baino merkeagoa delako eta kode irekikoa delako eta litekeena da denbora gutxian sistema horren eskutik programa pila bat etortzea.



Ordu bete egon ginen Gotzonekin eta gure proiektuaren inguruan lehen baino zalantza gehiagorekin atera ginen. Seinale ona, sakontzen goazela erakusten du horrek!!


Utzi iruzkina: