Zubia
Abenduaren hasierako zubian jota fuego ibili gara lanea. Bost egun izan dira eta ordu asko sartu ditugun arren ez dugu minuturik sobran eduki.
Goizez 11ak aldera elkartu izan gara. Lehenago eskolako lanak egin beharra zegoen eta kasu batzuetan futbol partida irabazi beharra.
Bi zeregin nagusi eduki ditugu: proiektu zientifikoa eta errobotaren programazioa.
Txandaka, taldeko guztiak egin beharreko bi horietatik pasa gara, gehiago ala gutxiago.
Arratsaldeko saioak 4:30etan hasi ohi dira eta han ginen, ordenagailuak piztu, helburuak markatzeko hasierako bileratxoa egin eta hortik aurrera lanari ekiteko.
Asteburu luzea izan den honetan, bisitaldi dexente eduki ditugu, besteak beste Xabiren familikoak. Bazkaria zeukaten eta bueltatxo bat eman dute Elexalde-Torrekuako txokotik. Prototype taldearen izateko arrazoia eta IBILTRACK proiektuari buruzko zehaztasunak eman dizkiegu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: