Igorrekin errobota programatzen
Gaurkoa egun handia izan da. Gauza asko egitekoa. Igor, Idoiaren anaia
etorri da eta berarekin errobota programatzeari bildurra kendu diogu.
Programazioa nola egiten den ikasten hasi besterik ez dugu egin, baina
hori da kontua...hastea.
Igorren laguntzarekin errobotak aurrera
egin buelta eman eta berriro "etxera" bueltatu da, "mindstorm" esanez.
Gai
ordenean gauza asko genituela, arratsaldean berriro elkartzea erabaki
dugu. Aratz eta Jonek ez zeukaten etortzerik baina gainontzeko denak
etorri gara.
Mahaia montatzen amaitu dugu eta horik aurrera
kamisetaren diseinua amaitu, diru eskaerarako papera idatzi eta misioei
buruzko bideoa ikusi dugu.
Ilusioa ikusten da...usaitzen da!!
Amaitzeko, arazoak sakontzeko Xabier, Asier eta Aratzen ikerketa lanen gaineko powerpointak ikusi ditugu.
Xabierrek gigantismoa eta beso eta hanka falta dutenen kasua aztertu du.
Asierrek elbarrituen aulkiak euria egiten duenean busti egiten direla landu du.
Eta, Aratzena, kristalezko hezurrak eta zentzumen falta izan dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: