IRABAZI DUGU!!!

No profile photo GURELprototype | 2010-12-09 21:12

Zamudion , abenduaren 11an izango da aurtengo EAE mailako FLL Lehiaketa. Bi egun falta dira 26 taldeen arteko norgehiagoka hasteko. Ospakizun eguna izango da zalantza barik. Prototypekook ilusioz beteta joango gara.

 

Ekitaldiaren amaieran sariak banatuko dituzte eta dominak eta estatu mailako eta nazioarteko frogetara joateko txartelak emango dituzte. Ez dakit ezer suertatuko zaigun. Baina apaltasun osoz esan genezake dagoeneko irabazi dugula.

 



Apustu bat egin genuen irailaren hasieran eta sari potoloa jaso dugu, markatu genituen helburuak bete izana. Hori baino loteria hoberik ezin jaso.

 

Herriko bost mutiko eta bi entrenatzaile. Erronka bat aurrean. Kemena. Ilusionatzeko gaitasuna. Talde lana. Jakinguria. Elkarrekiko konfidantza. Konpromisua. Jokorako gogo itzela.

 

Jon, Aratz, Xabi, Ander eta Asier mundialak dira.

 

Asko ikasi dute. Gehiago daukate erakusteko.


Utzi iruzkina: