Zergatik erosi interneten bidez?

No profile photo ZEBARRI | 2014-01-10 12:31

ok dakigunez, Internet sortu zen militarren kontuetan erabiltzeko, baina urteak pasa ahala, sareak gizarteratze prozesuaren barruan murgildu gaitu. Horren ondorioz, edozein gauzatarako erabiltzen dugu, batez ere, erosketak egiteko.


Hori frogatzeko inkesta egin diegu Etxebarriko Euskaltegiko ikasle batzuei, eta emaitza hauek izan ditugu: 5etik 1ek ez du erosi inoiz web gunen bidez, eta 2rentzat arriskutsua da.
Hona hemen iritziak:

Izena: Sara
Adina: 42
Lanbidea: Etxeko andreaIkasketak: Euskara ikasten
Euskara maila: 7. maila

 

  1. Erosi al duzu inoiz interneten bidez?
    Bai, erosi dut, baina bakarrik batean.

  1. Zergatik erosten duzu sareen bidez?
    Erabaki nuen interneten bidez erostea, telebistako agintea hondatu egin zelako eta denda batean ezin nuelako erosi. Baina momentu-arte ez dut berriz erosi, metodo hau erabiliz.

  1. Zer erosten duzu?
    Telebistarako aginte berria.

  1. Zeintzuk dira erabiltzen dituzun webguneak?
    Philips webgunea.

  1. Zure ustez arriskutsua da interneten bidez erostea?
    Bizi izandako esperientziaren arabera, esan ahal dut ez zela izan arriskutsua, baina entzundakoaren arabera ez nago oso ziur.

  1. Gomendatuko zenuke internet erosketak egiteko?
    Bai, erosoa iruditzen zait.

  1. Zerbait aldatu da zure bizitzan?
    Informatika ikastea erabaki nuen, arratoiarekin oso trebea ez naizenez klaseak ematea egokia iruditu zitzaidan.

  1. Zer gerta liteke denda txikiekin internet erosketa gehienak egiteko erabiltzen badugu?
    Ez dut uste denda txikiak desagertuko direnik, jendeak nahiago duelako dendetan erosi.

Izena: Cecilio
Adina: 46
Lanbidea: Langabezian
Ikasketak: Euskara ikasten
Euskara maila: 3. urratsa

  1. Erosi al duzu inoiz interneten bidez?
    Bai, batzuetan erosten dut.

  1. Zergatik erosten duzu sareen bidez?
    Erosoa iruditzen zaidalako.

  1. Zer erosten duzu?
    Nire azkeneko erosketa motorrarentzako eskularruak izan dira.
    Normalean, etxeko tresnak eta arropa erosten ditut, baina noizean behin bidaiak ere.

  1. Zeintzuk dira erabiltzen dituzun webguneak?
    Privalia, Amazon eta Grupon webguneak erabiltzen ditut.

  1. Zure ustez arriskutsua da interneten bidez erostea?
    Ez nire ustez ez da batere arriskutsua, ez ditut inoiz problemarik izan.

  1. Gomendatuko zenuke internet erosketak egiteko?
    Bai, erraza delako eta gainera edozein momentuan “klik” bat eginez behar duzuna erosi ahal delako.

  1. Zerbait aldatu da zure bizitzan?
    Aldaketa handirik ez dut jaso, baina erosketak egiteko denbora murriztu egin dut.

  1. Zer gerta liteke denda txikiekin internet erosketa gehienak egiteko erabiltzen badugu?
    Ez dut uste desagertuko direnik. Nik nahiago ditut dendak, gauzak ikusi ahal ditudalako, esaterako interneten agertzen diren arropen kasuan askotan koloreak fisikoki asko aldatzen dira.

Izena: Nagore
Adina:
33Lanbidea: Langabezian
Ikasketak:
Euskara ikasten/ Haur Hezkuntza/ Animazio sozio kulturala
Euskara maila: 6. Maila

  1. Erosi al duzu inoiz interneten bidez?
    Bai askotan erosten dut.

  1. Zergatik erosten duzu sareen bidez?
    Erosoa eta merkeagoa delako.

  1. Zer erosten duzu?
    Kromoak eta arropa erosten ditut.

  1. Zeintzuk dira erabiltzen dituzun webguneak?
    Panini eta Maspormenos webguneak erabiltzen ditut.

  1. Zure ustez arriskutsua da interneten bidez erostea?
    Nire ustez ez da arriskutsua kontu zenbakia eta sinadura eskatzen dituztelako.

  1. Gomendatuko zenuke internet erosketak egiteko?
    Noski baietz, merkagoa da eta gainera aldaketak problemarik gabe egin dezakegu.

  1. Zerbait aldatu da zure bizitzan?
    Orain erosketa batzuk egiteko erosoago sentitzen naiz.

  1. Zer gerta liteke denda txikiekin internet erosketa gehienak egiteko erabiltzen badugu?
    Nire ustez desagertu ahal dira.

Izena: Patricia
Adina:
37
Lanbidea: Otxarkoagako formakuntza zentruan.
Ikasketak:
Euskara ikasten/ Musika Hezkuntza/ Psikopedagia
Euskara maila: HABE 3 prestatzen

  1. Erosi al duzu inoiz interneten bidez?
    Bai, asko erosten dut.

  1. Zergatik erosten duzu sareen bidez?
    Erosoa iruditzen zaidalako.

  1. Zer erosten duzu?
    Denetarik; bidaiak, teknologia, janaria, arropa, “nesspreso”, jostailuak, beste batzuen artean.

  1. Zeintzuk dira erabiltzen dituzun webguneak?
    Logitravel, Toprural, Playmobil, Eroski, Carrefour, Amazon, Privalia, eta abar.

  1. Zure ustez arriskutsua da interneten bidez erostea?
    Arriskutsua dela esaten dute, baina momentuz ez ditut arazorik izan.

  1. Gomendatuko zenuke internet erosketak egiteko?
    Problemarik gabe gomendatzen dut, oso erosoa delako.

  1. Zerbait aldatu da zure bizitzan?
    Bai, orain denbora gehiago dut beste gauza batzuetan erabiltzeko.

  1. Zer gerta liteke denda txikiekin internet erosketa gehienak egiteko erabiltzen badugu?
    Nire ustez gehienak desagertuko dira.

Izena: DavidAdina: 28
Lanbidea: Futbol entrenatzailea
Ikasketak:
Euskara eta ingelesa ikasten/ Filosofia
Euskara maila:
HABE 3 prestatzen

  1. Erosi al duzu inoiz interneten bidez?
    Inoiz ez.

  1. Zergatik ez duzu erosi?
    Ez zaidalako gustatzen, nahiago dut denda batera joatea tratu pertsonalagatik eta produktuak ikustea garrantzitsua iruditzen zaidalako.

  1. Zure ustez laster denok interneten bidez erosiko dugu?
    Laster gehiengo jendeak erosiko du webguneen bidez, baina nire kasuan eta beste batzuen kasuan ez dut uste horrelakorik gertatuko denik.

  1. Zertarako erabiltzen duzu normalean internet?
    Ez dut internet asko erabiltzen, baina egiten dudanean maisuekin hitz egiteko email-en bidez eta berriak irakurtzeko izaten da.

  1. Internet erabiltzeak aldaketak sorrarazi dituela uste duzu?
    Bai, nire ustez interneten erabilpena txarra da. Gehiengo jendeari papera eta arkatzarekin modu egokian idaztea ahaztuta duelako eta niretzako honek atzerapena da.

  1. Zer gerta liteke denda txikiekin internet erosketa gehienak egiteko erabiltzen badugu?
    Denda txikiak beharbada desagertuko dira, baina horretarako oraingoz denbora pasatu behar da.

Eta, zuk zer uste duzu?

 

 

 


Utzi iruzkina: