ETORKINAK ERRESPETATU

niretxokoa 1456151842756 Web2.0 ikasgaia | 2008-03-19 23:02
2

Etorkinei errespetua sor diegu !

Gaur egun etorkinei errespetua sor diegu, nire ustez.
Jendeak etorkinei gaizki begiratzen die.Baina zergatik? Beraiek ez dute ezer txarrik egin, bakarrik bizi ziren tokitik alde egin dute egoera txarretan bizi zirelako.Zuk ere berdina egingo zenuen ezta?Batzuek pentsatzen dute etorkinak hona etortzen direla eta lanpostuak kentzen dituztela; bai hori egia da baina lan okerrenak beraientzat dira.Gainera beraiek ere bizitza bizitzeko eskubide berdin-berdinak dituzte zu bezalaxe.Hau gutxi balitz gauza askori aurre egin behar diote,Espainiara ailegatu baino lehen.Adibidez:Afrikako etorkinak "pateretan" etortzen direnean Espainiara ailegatzean kontu handiz ibili behar dute poliziak ez harrapatzeko.Etorkinaren bizitza jokoan dago.Poliziak harrapatzen badu bere herrira bueltatuko da.

Bistakoa da Espainiar gobernuak ez duela etorkinak hona etortzea nahi,bestela, ez zuen polizia bidaliko etorkinak kontrolatzera. Hau guztia horrela izanik, etorkinak errespetu bat merezi dute; ez baztertu beste ohiturak dituztelako, edo beste arrazakoak direlako, agian munduko pertsona onenak izan daitezke, eta beste gauza asko ikas dezakezu haiengandik.Denon artean etorkinak errespetatzea lortu behar dugu.

inmigrantes

Koldo

Koldo 2008-03-22 01:08 #1

Beraiek zor digute guri errespetua, beraiek baitatoz hona, Euskal Herrira. Baina, Espainiara datozela pentsatzen dutenez, ba, ez dute Euskal Herria errespetatzen. Horixe da problema.

Ni neu, arrazista naiz, baina ez bakarrik oso urrutitik datozkigun horiekin, ez; berton, gure artean bizi eta Euskal Herriari mespretxua diotenek ematen didate nazkarik handiena.

Koldo.

Jessica

Jessica 2008-03-26 20:46 #2

Oso gogorra da etorkina izatea. Denok izan gaitezte etorkinak, aspalditik gerragatik, diktaduragatik... Euskaldunok ere migratu dugu. Euskaldunak mundu guztian daude, orduan zergatik dago hainbeste arrazakeria??? Denok munduko biztanleak gara eta gure mundua berbera da.

Ilusio asko daukate heldu baino lehen eta gero denak zailtasunak dira. Gure arazoak ez dira bere errua. Gure gizartea aldatu egin da eta etorkinak ere pertsona dira.

Utzi iruzkina: