Ene Segurako aitonak
ogia behar izan zuenean
Ameriketara joan zen
lan egitera,
aberastera.
Ecuadorreko nekazariek
ogia nahi dutenean
Euskal Herrira etortzen dira
ostalaritzara,
jatetxeetara.
Kanpokoak apalak omen dira zerbitzen
bai, hori bai…
Hamaika haur badute gosez etxean
bai!, hori bai!
Colombiako emakumeek
ogia nahi dutenean
Euskal Herrira etortzen dira
gu zerbitzera
zaharrak zaintzera.
Kanpokoak goxoak omen dira
zerbitzuan bai, hori bai...
Hamaika haur badute gosez etxean
bai!, hori bai!
Brasilgo emakumeek
ogia nahi dutenean
Euskal Herrira etortzen dira
gu zerbitzera
putetxeetara.
Kanpokoak trebeak omen dira
laztantzen bai, hori bai...
Hamaika haur badute gosez etxean
bai!, hori bai!
Ecuadorreko baliabideez,
Colombiako aberastasunez
eta Brasilgo ondasunez
ene aitona bezala, amerikarrak
jabe bazeneza
euren haurren aseak
ez lukete ihes gehiagorik ikusiko!
ez Amerikan, ez Euskal Herrian.
Iruzkinak
patxi lurra 2006-09-26 13:20 #1
<p>Ez Amerikan, ez Euskal Herrian. Ez Afrikan, ezta Asian be. </p>
<p>Holako arazoak ez dituzten bakarrak Antartikako biztanleak dira. Izotz guztia desagertu danean hara joan gaitezke bizitzera, joankin, lur desizoztuagaz espekulatzera, gatazka armatuak sortzera, gosea eta bazterketa beste batzuengan eragitera, putetxe antartikoak eraikitzera... </p>
patxi lurra 2006-09-26 13:22 #2
<em>Fe de ratas</em>: "Izotza esagertuKO danean..." esan gure neban. Sorry!
Utzi iruzkina: