13 urterekin hil
Hanna Jonesen historiak hunkitu egin nau. Zer pentsatua eman dit.
Zer pasa ote du 13 urteko neskato honek, bihotzeko transplante bati uko egin eta lasai hiltzen uztea eskatzeko.
5 urterekin atzeman omen zioten leuzemia. Orduz gero jaso dituen tratamendu bortitzek bihotza ahuldu diote. Bihotz berria behar du bizitzen segitzeko. Osasun agintariak saiatu dira bihotz berri hori jasotzera behartzen. Gurasoei mehatxu ere egin diete: haurraren zaintza kenduko dietela, bere borondatea betez gero.
Azkenean, zorionez, barru oneko funtzionarioren batek ikusi du eta dela arinkeriaz hartutako erabakia.
Skynewsen ikusi dut haurrari egindako elkarrizketa. Ez dirudi 13 urteko neskato bat. Bizitzak garaia baino lehen helduarazi duen emakumea da.
Oharra: Zer pentsatua eman didan bestea komunikabideek honen inguruan duten fribolitatea. Skynewsen bertan, esklusiba bezala saldu(!!) dute Hannarekin elkarrizketa. Ordu batzuren buruan, aipamenik ere ez. Polemikarik ezean, hil da eurentzat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: