Euskara Jaurlaritzan

zipriztin 1456154014552 Zipriztinak | 2007-02-08 09:15
1

Atzotik albiste da eta gaurko prentsan oihartzun zabala du Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak sinatu duten akordioak. Hizkuntza Politikorako Hitzarmen Markoa.

Euskararen kalitatea, erabilera eta sustapena izango ei ditu xede.

Orain arte zegoen lankidetza baino hobea delakoan, lor ditzala helburu horiek denak!

Dena den, Jaurlaritzak berak akordioa Historikotzat jo duen egunean, gobernu horren presidentziatik, Lehendakaritzatik, jarraian datorren oharra bidali zaie komunikabideei.

Akats gabeko esaldi bat aurkitzen duenak, azpimarra dezala blog honetan.

Arduragatik ez dute egingo eta besterik ez bada lotsagatik, egin dezatela zerbait!

 

EUSKO JAURLARITZAREN ADIERAZPENA

 Gaur Libertad Digital egunkari- digitalak eta COPE-K jakinarazi duen berriaren aurrean Eusko Jaurlaritzak adierazten du:

  1. Agertutako informazioaren biribiltasun osoz gezurtatzen duela.
  2. Ez zen inolaz ere inolako irainik edota mehatxurik egin Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiari. 
  3. Gaur Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Gorenak hedatutako prentsa-oharran bertan COPE-k adierazitako gertaerak Gobernuak prentsa-ohar honetan esaten duenarekin bat egiten duela.
  4. Gobernu Batzordearen kide guztiek Lehendakaria babesteko hantxe egon ziren eta ez, hiru sailburu soilik argitaratutako informazioan agertzen den bezala. Ez, Justizia sailburuak, Joseba Azkarraga ezta ere Osasun sailburuak, Gabriel Inclan, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurkako mehatxurik ezta irainik esan. 
  5. Botere Judizialari gure errespetu osoa adierazten diola.
  6. COPE irrati-kateak hedatutako informazioak, azken garaiotan jasan izan dugun Euskal Erakundeen etengabeko aipu-galtze baten kanpaina barruan burutu dela. Irrati-kate hau ez da hedabide serio bat gaur egun, eta interes politiko zehatz batzuen propaganda-panfleto batean bilakatu da. 
  7. Azkenik, Eusko Jaurlaritzak neurri-legalak hartzeko erabakia aintzat hartuko ditu honelako informazio onartezinen aurrean defendatzeko  

Vitoria-Gasteiz, 2007ko otsailaren 7a

zipriztin

zipriztin 2007-02-08 09:35 #1

<p>Jaurlaritza bertan ere konturatuta daude nonbait euskara mailaz. Lehendakaritzako webgunean akatsak konponduta ageri da <a href="http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-5133/eu/contenidos/nota_prensa/nota_20070207_cope/eu_nota/nota_20070207_cope.html">prentsa oharra</a>.</p>

<p>&nbsp;</p>


Utzi iruzkina: