Miriam Makeba hil da. Kantari hegoafrikarra. Apartheidaren kontrako borrokalaria. Bere herrialdean biderik egin ezin, eta atzerrira alde egin behar izan zuena. Bere herrikoen borroka, ahaztu ez ezik, mundura eraman zuen. Artistek esaten duten bezala, eszenatokian, gustuko zuena eginez hil da. Mafiaren eta arrazakeriaren kontrako kontzertu bat amaitu, eta segituan. Makebaren kantu ezagunena, itsaskor horietakoa, segidan ikusgai.
Ziurrenik ez du agindu adina aldaketa ekarriko. Ezingo du. Ez diote utziko. Eta agian, ez du nahiko. Ez delako, seguru asko, hemen irudikatu dugun bezain aurrerakoia. Errepublikanoen aldean bai, baina ezkerretik urrutitxo dagoela iruditzen zait.Aitortzen dut, edozein kasutan, ilusioa egin didala Obamak irabazteak. Batez ere bi puntutan sortzen dit itxaropena: Batetik, estatubatuar xehek hezkuntza eta osasungintzan izango dituzten hobekuntzek pozten naute. Bestetik, atzerri politikan aldaketak izango direla uste dut, gerraren bat sahiestuko dela.Hori dena, guztiaren oinarrian pertsona "no...
Aspaldi alargundutako amona hil berritan, 6 urteko bilobari esan egin behar:- Amona hil da. Zerura joan da. Han elkartuko da aitonarekin.Bilobak, oraindik ere galdu gabeko inozentziarekin:- Esango dio hark: "Bazenuen garaia!"
Sorpresa handirik gabe hartu dut gaur 18/98 auziko epaia. Jakinak eta esperotakoak ziren zigor erraldoiak besterik ez. Eta auzipetuei tratu nardagarria. Epaiaren irakurketa oraindik amaitu gabe zela, bere burua progresitatzat daukan Espainiako telebista kate batean, CUATROn, solasean ari ziren gaiari buruz. Denek azpimarratu dute "JUSTIZIA" zoriondu beharra. Denak ziren gustura. Euskal Herrian entzun eta ikusi ditugun irregulartasun usain arrastorik ez dute hartu. Ez diot hemen "dena ETA da" teoriak sortzen duen haserrea sentitu behar luketenik, baina nazioarteko jurista tal...
Behin eta berriz entzun dut pasa den maiatzaren 27tik, herri honetako ubidea zein den. EAJko eledunei eta Jaurlaritzako ordezkariei entzun diet, batez ere. Modan dagoen hitza dirudi ubideak, bi aste barru, ziurrenik, ahaztuta egongo den arren. Ubidea horrekin, herriaren bizkar hezurra esan nahi dute nonbait, euren gogoko formula herri honi eredu bat emateko... Eusko Jaurlaritza osatzen duen hirukoak (EAJ, EA eta EB) eta Aralarrek osatzen dutela ubidea. Alegia, hori dela euren apostua herri hau gidatzeko. Hori esatearekin batera, ordea, ordezkari horiei entzun diet, Gipuzkoan esaterako,...
Atzotik albiste da eta gaurko prentsan oihartzun zabala du Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak sinatu duten akordioak. Hizkuntza Politikorako Hitzarmen Markoa. Euskararen kalitatea, erabilera eta sustapena izango ei ditu xede. Orain arte zegoen lankidetza baino hobea delakoan, lor ditzala helburu horiek denak! Dena den, Jaurlaritzak berak akordioa Historikotzat jo duen egunean, gobernu horren presidentziatik, Lehendakaritzatik, jarraian datorren oharra bidali zaie komunikabideei. Akats gabeko esaldi bat aurkitzen duenak, azpimarra dezala blog honetan. Arduragatik ez dute e...
Kaixo denoi!! Beroaldian aprobetxatu nahian Bloga martxan... Lehenago era hasia naiz blog bat sortu eta edukiz betetzen, baina batagatik edo besteagatik, bada urtebete ezertan aritu ez naizela. Berriz ere gogotsu somatzen dut neure burua hainbat gauzari buruzko gogoetak horrelako espazio batean plazaratzeko. Momentuz berritasun handirik ez dakart. Orain urtebete, ia ahaztuta dudan beste blogean idatzi nuen azken artikulua. Gaurko egunarekin erabat lotua. Hurrengoan gehiago! Makilak hankartera! Gaztelubideko jauntxoak eskuzabal dabiltza. Euren pribilegioak alde batera utzi, esklu...
Batetik eta bestetik bustitzen gaituzte zipriztinek. Hori gertatu ahala, hemen jartzeko asmoarekin.