Makeba hil da

Makeba hil da Zipriztinak | 2008-11-10 21:24

Miriam Makeba hil da. Kantari hegoafrikarra. Apartheidaren kontrako borrokalaria. Bere herrialdean biderik egin ezin, eta atzerrira alde egin behar izan zuena. Bere herrikoen borroka, ahaztu ez ezik, mundura eraman zuen.

Artistek esaten duten bezala, eszenatokian, gustuko zuena eginez hil da. Mafiaren eta arrazakeriaren kontrako kontzertu bat amaitu, eta segituan.

Makebaren kantu ezagunena, itsaskor horietakoa, segidan ikusgai.


Utzi iruzkina: