18/98. Eta zer gehiago?
Sorpresa handirik gabe hartu dut gaur 18/98 auziko epaia. Jakinak eta esperotakoak ziren zigor erraldoiak besterik ez. Eta auzipetuei tratu nardagarria.
Epaiaren irakurketa oraindik amaitu gabe zela, bere burua progresitatzat daukan Espainiako telebista kate batean, CUATROn, solasean ari ziren gaiari buruz.
Denek azpimarratu dute "JUSTIZIA" zoriondu beharra. Denak ziren gustura. Euskal Herrian entzun eta ikusi ditugun irregulartasun usain arrastorik ez dute hartu. Ez diot hemen "dena ETA da" teoriak sortzen duen haserrea sentitu behar luketenik, baina nazioarteko jurista taldeek egindako salaketen berri jakiteko adina bitarteko badute, nahi izanez gero.
Pantaila aurreko egotaldi asaldatuan, solaskideen jarduna ulertu nahian, bi hipotesi etorri zaizkit burura:
1- Ez dakite auziari buruz zipitzik ere. Beraz, beste gai askorekin bezala ahora etorri ahala ari dira iritziak botatzen.
2- Jakin beharrekoa badakite, baina euren Espainia sakratua defendatzeko helburuak, bitarteko irregular denak onartzen ditu.
Lehenengoa kezkatzekoa da, baina bigarrena izutzekoa.Eta zinez uste dut, bigarren helburu horrekin ari zirela euren jarduna eraikitzen.
Horrek argi erakusten du, ezker eta eskuin bat eginda daudela Espainian, Euskal Herriari albo guztietatik oztopoak jartzeko.
Kazetariek solasean jarraitu dute epaiaren zoriona ospatzen, eskuin usaineko iritziemale bibote-estu batek, esan duen arte: "Baina honek ondorio politikoak izango ditu!". Une batez, pentsatu dut: "Kontxo! badator zentzuzko zerbait esatera".
Hurrengo esaldiak segituan jarri nau lurrean. Esaten ari zen, EAJ eta EAko oso buruzagi esanguratsuak auzipetuen alde agertu direla, eta haiei ere, nolabait, ordainarazi beharko litzaiekeela.
Eta atzetik, bertan planteatu ez diren galderak etorri zaizkit bata bestearen atzetik:
- Eta eurei, etorriko al zaie inoiz ondorio politikorik egiten dituzten astakeria juridiko/politikoengatik?
- Inork jarriko al dizkie neurriko zapatak?
- Inoiz konturatuko ahal dira hainbeste goraipatzen duten demokraziatik urrun daudela, oso?
Eta garrantzitsuena:
- Inoiz konturatuko al gara, euskaldunok elkarrekin ez bada, denok onartu ahal ditugun estrategiekin ez bada, egurra ematen jarraituko dutela eta ez dugula inoiz burua altxatzea lortuko?
Iruzkinak
bizirauten 2007-12-20 09:05 #1

Espero zen epaia atara bada ere, ezin azaldu sentitu dudan haserrea eta amorrua . Atzera begira jarri gaitu berriro ere erabaki honek.

Irteerarik ez duen mugarik gabeko bukle batan murgildu gara berriro ere. Indarkeria, Estatuaren erabaki errepresiboak... Euskaldunak inoiz benetako bakerik ezagutuko dugun zalantza daukat.

Espainiako komunikabideez zer esan? HAuteskunde lasterketa bizian sartu garen honetan, inor ez da ausartuko bere espainartasuna zalantzan jarriko duen iritzirik ateratzen, nahiz eta nazioarte mailan asko izan diren 18/98 sumarioa zalantzan jarri duten izen handiko juristak...

Bitartean zer? zer dago gure esku?

Gizartea anestesiatuta dagoen sasoi honetan, eta kritika ( eta are garrantzitsuagoa dana, autokritika) egiteko gauza ez diren politikarien aldetik ezer espero ezin dugun honetan.... etorkizun oso baltza ikusten dut.

Agian ezkorregi nabil gaurko egunean, baina alde positiboa indartzeko adina arrazoirik ez zait burutik pasatzen....

Baten batek lagunduko al dit?

Blath 2007-12-20 09:32 #2

Bizirauten, denok lagundu behar elkarren artean... Zer gehiago elkar-laguntza eta borrokaz at?

Denok gara konsziente amaigabeko zapalkuntza honek horixe duela, izenak berak dioena, amaiera eza. Zer izan behar da hurrengoa? Zer etorriko da orain?

Potrotaraino gaudelako (eta barkatu adierazpena). Herri hau gurea delako. Borrokatu behar dugulako. Bidea gurea delako.

Utzi iruzkina: