Kategoria: gobernualdaketa
Hauteskundeak egin zirenetik, eta kanpainan ere sarritan, behin eta berriz entzun dut Osakidetzan garrantzitsuagoa dela mediku onekin topo egitea, mediku euskaldunekin topo egitea baino. Kontrajarri bezala ipini izan dituzte profesionaltasuna eta euskara. Argumentua bera merkea eta ahula iruditzen zait. Baina, batez ere, ematen duen irudi okerrak amorratzen nau: Badirudi azken 25 urteotan euskara eskakizuna ez dakit nik nongo langa gorenean jarri dutela, eta Osakidetza profesional euskaldunez leporaino dagoela.Bizileku aldaketak direla eta, medikuntza orokorreko 5 mediku izan ditut. Bakar b...