ZALANTZAK

deba 1456131872653 BATZEN GAITUELAKO | 2009-11-17 12:17

Hor, eskuin aldean, idatzi dut zein den blog honen helburua. Kultur edo kirol edo aisi elkarteek beraien berri ematea nahi dugunez, talde bakoitzetik ordezkariren bat lotu beharko genuke, ezta? Aldiero-aldiero notizia edo gertaera edo anekdotaren bat idatziko duena. Horrek esan nahi du horiek guztiek blog honetan sartzeko aukera izan beharko luketela, ez soilik erantzutekoa. Euskaraz dauden eta erabili daitezkeen teknologia berrien gaineko informazioa ere eman nahi genuke. Euskararen sustapenerako ideien, aportazioen eta abarren txoko bat ere sortu nahiko genuke. Hor baditugu, gutxienez, hiru gai: bata, taldeen arteko komunikaziorako tresna egoki bat sortzea; bi, euskarazko teknologia berrien berri ematea; eta hiru, herrian euskara sustatzeko elkarlana bideratzea. Pposible al da hori guztia blog baten bitartez kudeatzea? Edo egokiagoa litzateke foro bat sortzea? Edo beste zerbait? Ez dut nik gehiegi kontrolatzen teknologia berrien mundu zabal hau, konturatuko zineten honez gero... Azkeneko gauza bat. Posible al da blog honetara zuzenean sartzea, blogak.com-etik egin beharrik gabe?
Eskerrik asko aldez aurretik.


Utzi iruzkina: