Hor, eskuin aldean, idatzi dut zein den blog honen helburua. Kultur edo kirol edo aisi elkarteek beraien berri ematea nahi dugunez, talde bakoitzetik ordezkariren bat lotu beharko genuke, ezta? Aldiero-aldiero notizia edo gertaera edo anekdotaren bat idatziko duena. Horrek esan nahi du horiek guztiek blog honetan sartzeko aukera izan beharko luketela, ez soilik erantzutekoa. Euskaraz dauden eta erabili daitezkeen teknologia berrien gaineko informazioa ere eman nahi genuke. Euskararen sustapenerako ideien, aportazioen eta abarren txoko bat ere sortu nahiko genuke. Hor baditugu, gutxienez, hi...
Blog hau herritarron artean euskaraz komunikatzeko sortu da. Herriko kultur, kirol, aisialdi,... taldeek euren berri emateko eta herrian gertatzen denaren gainean aritzeko. Euskarazko harreman sareak eraikitzeko, euskarak BATZEN GAITUELAKO. Bide batez, euskararen erabilera areagotzeko ideien, estrategien, ekintzen,... trukaketarako ere baliagarri izatea nahiko genuke. Zerbait dinamikoa eta aktiboa. Ea denon artean lortzen dugun.