KAR KAR gazte arloa BLOGA MARTXAN!
KAR KAR BIDEO AURKEZPENA
Egin dezagun ondo
Urtebete
darama Kar Kar Gazte arloak lanean. Euskararekiko sentsibilizazioa barneratu nahian gazteen artean 2007an elkartu ginen lau lagun. Gazte moduan konturatu ginelako euskararekin bat egin dezakegula gure
eguneroko bizitzan eta aisialdian.
Badakigulako, gazte askok
euskaraz egiteko aukera dutela, hizkuntza ezagutzen dutelako, baina
zeozergatik ez dutela egiten euren artean.
Beldurra ote? Lotsa?
Bigarren hizkuntzatzat ikusten dutelako?... ez dakigu. Baina gu,
kontzientzia hartu, eta orduan hasi ginen buruari bueltaka. Zergaitik
ez sortu gazte talde bat non euskararekiko sentsibilizatze hori
barneratuz, ondo pasatzeko momentuak izan?
Deustualdean ikusten
dugu euskararekiko sentsibilizatze hori aktibatu behar dugula gazteen
artean. Ohituretan, aisialdian, inguruan, errutinan... gazteok euskara
barneartzea dugu xede.
Denbora gutxi badugu ere, gauza asko egin
ditugu: talogintza tailerra, Lesakako San Ferminetara irteera, futbolin
txapelketa... eta gure helburua gazteen ingurua euskalduntzeaz aparte,
gazteen aisialdia hamaika jarduerez betetzea da.
Horretarako, eta
gu gazte talde horren barnean sarturik, ez dugu derrigortu nahi, ezta
gure ideiak bakarrik abian jarri nahi. Guztiz kontrakoa. Gazteon
ideiak, motibazioak, gogoak, nahiak, asmoak, eta abarrak kaleratu nahi
ditugu, eta hori guztia euskaraz eramangarria da, noski baietz.
Dana da posible, eta edonork izan dezake bere barnean zeozer. Zeozer egiteko gogoa. Ta guk aukera hori eman nahi dugu.
Aski
lasai edonor guregana hurbildu daiteke, proposamenak bota, iritziak
trukatu, taldean parte hartu... zeren zain zaude? Hasi zeure buruari
galdetzen zer duzun gustoko...ta emaiozu aukera euskarari.
KAR KAR
Barrerik indartsuena euskaraz egiten dena.
http://karkardeustu.blogspot.com/
Prest! aldizkarian argitalpena 2007 urria
Iruzkinak
Utzi iruzkina: