Topa! Zuen alde!!

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2012-01-07 11:05



Eskerrik asko zuei, hemendik ibiltzen zaretenoi. Blogak laster egingo ditu 7 -zazpi!!!- urte eta inoiz ez nion jarri nahi izan bisita kontagailurik, ez nuen jakin nahi edo auskalo zergatik... Baina iaz garai honetan, orain ez dut gogoan ez non ez nori, Google Analytics-i buruz irakurri nion. Eta esan nuen: -Ale, Jozulin, egizu aproba urtebetez! Eta hauxe da iazko urtarrilaren 3tik aurtengo urtarrilaren 3ra bitartekoa (beherago duzue pantaila irudi bat):

  • 3.597 bisitaldi.
  • 6.742 orrialde irakurriak.
  • Ia bi orrialde (1,87) batez beste irakurriak bisitaldi bakoitzean.
  • 1,19 minutu bertan bisitaldi bakoitzean, batez beste.
  • 1.676 bisitari bakar.

Honek esan nahi du 1.676 pertsona diferente (*) etorri zaretela hona eta 6.742 aldiz irakurri duzuela nik idatzitako zerbait. Kalkulagailua hartuta, egunean ia 10 bisita egin didazue eta nik sortutako 18 testu baino gehiago irakurri dituzue egunero-egunero.

Eta nik ez dakit hau zer den besteekin alderatuta, asko ala gutxi den berdin dit, baina zer nahi duzue esatea, ikaratuta, harro eta hunkituta nago, bai horixe.


Horregatik egin nahi dut gaur: Topa!!!! Zuen alde!!!!
(Aukeratu zein nahiago)







(*) Batzuk gutxiago izango dira ze, sistemak bisitari berritzat hartzen ditu nabigatzailearen “historia” garbitu dutenak -pornoa ikusi eta gero, adibidez-; beste batzuk ordenadore bat baino gehiagotatik sartuko ziren...





Utzi iruzkina: