Kategoria: autobonbo
Urtebete pasa da Made in Galiza euskaraz argitaratu zenetik. Urte honetan honakoak gertatu dira liburuaren inguruan. Aurkezpenaren bi kronika egin zituzten: - Sechu Senderen galizierazko liburu arrakastatsua, euskerara ekarri dau Txerra Rodriguezek - Soziolinguistikari fikziotik heltzeak egiten du berezi 'Made in Galiza' liburua Eta horren ostean beste lau elkarrizketa egin ere: - Pompas de papel irratsaioan Sechuri egin zioten elkarrizketa. - Uberan.org webgunekoek (niri eta Sechuri). Gainera, webgunean bertan Sechuren poema eta ipuin euskaratu bana ere a...
Irailean argitaratu zen Made in Galizako euskarazko bertsioa. Bere bidea egiten ari da. Liburua irakurri dute hainbatek (eta beste batzuek irakurgai daukate oraindik ere).Komunikabideetan oihartzun apala izan zuen aurkezpenak. Baina, hala ere, bi kronika egin zituzten:- Sechu Senderen galizierazko liburu arrakastatsua, euskerara ekarri dau Txerra Rodriguezek- Soziolinguistikari fikziotik heltzeak egiten du berezi 'Made in Galiza' liburuaEta horren ostean beste lau elkarrizketa egin ere:- Pompas de papel irratsaioan Sechuri egin zioten elkarrizketa.- Uberan.org webgunekoek (niri eta Sechuri)...
500 ziri, 500 ziztadatxo, 500 azatz txiki bidean, 500 pentsamendu kritika gogoeta pasadizo, 500 post edo artikulu edo barruntatze.500 asko da. Edo gutxi. Euskal soziolinguistikaren dibulgazioaren bidean. 500 horietatik 50 artikulu aukeratu ditut, nire ustez oinarrizkoenak edo direnak:-Txorierri: Merkataritza euskalduntzeko plangintza- Euskara jendea- Txokotik zabalera- Mintza eguna- Normalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira- Soziolinguistikaren gida sexuala- Gazteok eta euskara- Eskolaren mugak euskararen normalizazioan- Txeieneak eta txireneak- Euskaraz hitz egiten h...
Eskerrik asko zuei, hemendik ibiltzen zaretenoi. Blogak laster egingo ditu 7 -zazpi!!!- urte eta inoiz ez nion jarri nahi izan bisita kontagailurik, ez nuen jakin nahi edo auskalo zergatik... Baina iaz garai honetan, orain ez dut gogoan ez non ez nori, Google Analytics-i buruz irakurri nion. Eta esan nuen: -Ale, Jozulin, egizu aproba urtebetez! Eta hauxe da iazko urtarrilaren 3tik aurtengo urtarrilaren 3ra bitartekoa (beherago duzue pantaila irudi bat):3.597 bisitaldi.6.742 orrialde irakurriak.Ia bi orrialde (1,87) batez beste irakurriak bisitaldi bakoitzean.1,19 minutu bertan bisitaldi bak...
Bilblogari izeneko lehiaketa izan da Bilbon, blogen ingurukoa. Aurkeztea erabaki nuen, 34 urterekin leku gutxitan gazte bezala agertu ahal zarelako. Aurkeztu eta irabazi. 300 euro. Eta pozik.Blogarekin jarraitzeko beste arrazoi bat. Mila esker nontzeberrikoei eta epaimahaikideei.
Bost urte zaharrago gara gaur. Bost urte. Nork esan behar zidan niri? Bost urte eta artikulu asko, askooo, askoooo. Eta etorriko direnak. Etortzen badira, jakina.
Gaur blog honek bete ditu hiru urte. 30.000 bisita baino gehiago izan ditu, 200dik gora artikulu eta abar. Baina batez ere hiru urte. Nork esan behar zidan niri abenturatxo honek horrela jarraitu behar zuenik .... nork. Eta egun hauetan bloga berrirakurtzen izan naiz, eta berriro begiratzen, erantzunak, loturak eta abar. Eta arkeologia egitea pentsatu dut.Ricardo Gomezek egiten duenaren antzera, nik ere nahi ditut nire blogeko artikulu zaharrak berreskuratu, orain dela bi edo hiru urte egindakoak. Baina, gainera, aprobetxatu nahi dut artikulu horiek errebisatzeko, loturak eguneratzeko,...
Atzo Sechu Sende lagunak dardo bat bialdu doste, eta ni flipeta lotu naz. Baie lagunen opariek eta sariek hartu egin behar direz ezta? Dardo sariarekin blogariak transmititzen dituen balore kultural, etiko, literario, pertsonalak-eta saritzen dira. Sormenaren erakusgarri dira balore hauek, haren letretan eta hitzetan dabilen pentsamendu biziaren fruitu. Sariok blogarien arteko adiskidetasuna sustatzeko asmoarekin sortu ziren, adiskidetasun hori eta Web-ari balioa eransten duen lana aitortzearren. Sariak arau hauek ditu: Sariaren irudia erakustea. Saria eman digun blogari lotura jart...
Urte berria hasi da, bizitza berria, lan berria eta bloga erdi hilik, edo behintzat oso motelduta. Eta, hala ere, azken aldi honetan prentsa (idatzian) behin baino gehiagotan agertu gara: azken bi asteetan Argia aldizkarian eta zapatu honetan Gaur8 aldizkarian. Ez dut ezer agintzen, baina hemendik aurrera idazteko erritmoa motela izango dela aurreikusten dut, behintzat nire burua kokatu arte. Hortik aurrera, batek daki ... Dena den, mila esker irakurtzen duzuen guztiei, erantzuten ez duzuen guztiei, eta prentsan bloga ateratzen duzuenei. Autoestima puztea ere beharrezkoa da noizean behi...
Garaigoikoak urtebete egin du. Bueno, egia esan, Garaigoikoa baserriak urtebete baino askoz gehiago dauka, gutxienez 1704tik dago dokumentatua-eta. Urtebete honetan bloga hazi egin da, nabarmen. Hasiera betan ez nuen espero horrenbeste idatziko nuenik, ez nuen uste horrenbeste gai egongo zenik.105 artikulu idatzi ditut. Bisitak ere ugari izan ditu blogak, hasiera batean imajinatzen ez nuen kopurura iritsiz: urtarriletik hona 7.500 bisita baino gehiago izan ditu blogak. Komentarioak ere dezente izan dira, kontuan hartuz euskal blogetan dagoen erantzun kopurua. Bestelako eraginak ere izan d...
Oporrak amaitu direz eta osta bere nator blogera. Gaur edo bihar edukia gehituko dot, baie horren aurretik autobonbo apur bet egitea toketan daste: urtarrilean (10ean hain zuzen be) jarri neban martxan bisitak neurtzeko statcounter (antza metodorik fiableena dalako bistak neurtzeko). Ba, ordutik hona 5.00 bisita baino gehiago izan dau blogak, 5.122 bisita zehatz-mehatz. Eskerrik asko danoi, baie bisita gitxiago eta komentario gehiago (maita nazazu gutxiago eta goza nazazu gehiago, baie beste modu batera esanda).
Zapatuan Gara irakurtzen hasi eta gaur8rekin egin nuen topo. Irakurrita neukan, baina gauza batek harritu egin ninduen. Nire blogaren erreferentzia agertzen zen, zehatzago esanda nire blogaren artikulu baten erreferentzia. Izan ere, gaur8n klikatuenak izeneko taula ateratzen dute (interneten ez dut topatzerik izan) eta horien artean nire bloga zen bosgarrena. Azken aldi honetan bisita kopurua dezente igo da (artikulu hori idatzi nuen egunaren bueltan) eta pentsatzekoa da bisitari asko hortik etorriak izan direla. Eskertzen da bisita kopurua igotzea. Horrek esan nahi du bide onetik-edo noala...