Made in Galizak urtebete

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-10-03 08:43

Urtebete pasa da Made in Galiza euskaraz argitaratu zenetik. Urte honetan honakoak gertatu dira liburuaren inguruan.

 

Aurkezpenaren bi kronika egin zituzten:

 

- Sechu Senderen galizierazko liburu arrakastatsua, euskerara ekarri dau Txerra Rodriguezek

- Soziolinguistikari fikziotik heltzeak egiten du berezi 'Made in Galiza' liburua

 

Eta horren ostean beste lau elkarrizketa egin ere:

 

- Pompas de papel irratsaioan Sechuri egin zioten elkarrizketa.

 

- Uberan.org webgunekoek (niri eta Sechuri). Gainera, webgunean bertan Sechuren poema eta ipuin euskaratu bana ere argitara eman dute: hitzak su, ahoa bete sexu

 

- Bizkaia irratian Gotzon Barandiaran eta Edorta Jimenezek egin zidaten ordubeteko elkarrizketa.

 

- Aikor aldizkarian ere elkarrizketa egin zioten Sechuri: http://aikor.com/artikulua/976?actual=0

 

Horren ostean zazpi kritika ere etorri dira (nik dakidala):

 

- Eremu urriko hizkuntzen ispilua (Goizalde Landabaso)

 

- Berton aldizkarian ere Iraitz Urkulok kritika egin dio liburuari

 

- Eta Radio Euskadin Txani Rodriguezek ere egin dio kritika.

 

- Bertsotan Xabi Payak ere kritika egin zuen: http://www.argia.com/argia-astekaria/2348/made-in-galiza

 

- Santi Leonek zuzeu.com-en: Urte berrirako asmo zintzoa (saltsa dezente eragin zuen, bide batez).

 

- Metaforak, hizkuntza gatazkak bistaratzeko (Onintza Irureta, Argia).

 

- Herriaren ahotik hartu nuen debalde (Iratxe Esnaola, Berria).

 

Eta bestelako kontu batzuk ere egin dira liburuarekin:

 

- Ametsetan ere ez du mihia galduko: Eiderrek bere ahotsarekin grabatu zuen liburuko ipuin zoragarri hau.

 

- Leioako liburutegikoek liburu usikada egin zuten.

 

- Ekogunekoek urtero egiten dute euskararen ginkana. Ba, aurtengoan ginkanaren proba bat Made in Galizako ipuin batekin egin dute. Eta ipuin hori berori webgunean jarri.

 

- Txalapartako lagunek ere liburuaren zenbait pasarte igo dituzte sarera.

 

- Algortako lagunek liburuaren aurkezpena zela eta, artikulu hau igo zuten.

 

- Karrikiri euskara elkartekoek liburua gomendatu zuten, baita Aizu aldizkarikoek ere.

 

- Harkaitz Canok ere aipatu zuen bere zutabe gogoangarri batean: Euskara salbu Japonian.


Eta, jakina, orain arte egin diren aurkezpenak: Deustua, Derio, Durango, Algorta, Arrasate, Igorre. Ahotseneako aurkezpena ere EiTBk eman egin du:

 


Utzi iruzkina: