Autoestimaren hauspoari putz eginez ...

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-01-28 20:25
2

Urte berria hasi da, bizitza berria, lan berria eta bloga erdi hilik, edo behintzat oso motelduta. Eta, hala ere, azken aldi honetan prentsa (idatzian) behin baino gehiagotan agertu gara: azken bi asteetan Argia aldizkarian eta zapatu honetan Gaur8 aldizkarian.

Ez dut ezer agintzen, baina hemendik aurrera idazteko erritmoa motela izango dela aurreikusten dut, behintzat nire burua kokatu arte. Hortik aurrera, batek daki ... Dena den, mila esker irakurtzen duzuen guztiei, erantzuten ez duzuen guztiei, eta prentsan bloga ateratzen duzuenei. Autoestima puztea ere beharrezkoa da noizean behin, blogarekin jarraitu ahal izateko.

txerra

txerra 2008-01-29 10:24 #1

Eta oraintxe konturatu naiz Joxeren zerrendan ere agertzen naizela eta bederatzi bozka jaso ditudala. Lasai, Joxe, ez dut tranparik egin, nire buruari ez diot botorik eman. Eta eskerrik asko, bozka eman didazuen lagun anonimoei. Gora 2zitza!!!

Joxe

Joxe 2008-01-29 11:09 #2

Aizu, norbere burua promozionatzea ez da tranpa egitea, e?

Zorte on!

Utzi iruzkina: