Dardo sari bat emon dostie
Atzo Sechu Sende lagunak dardo bat bialdu doste, eta ni flipeta lotu naz. Baie lagunen opariek eta sariek hartu egin behar direz ezta?
Dardo sariarekin blogariak transmititzen dituen balore kultural, etiko, literario, pertsonalak-eta saritzen dira. Sormenaren erakusgarri dira balore hauek, haren letretan eta hitzetan dabilen pentsamendu biziaren fruitu. Sariok blogarien arteko adiskidetasuna sustatzeko asmoarekin sortu ziren, adiskidetasun hori eta Web-ari balioa eransten duen lana aitortzearren.
Sariak arau hauek ditu:
- Sariaren irudia erakustea.
- Saria eman digun blogari lotura jartzea.
- Dardo Saria emateko beste blog batzuk aukeratzea-
«Com o Prémio Dardos reconhecem-se os valores que cada blogger, emprega ao transmitir os mesmos por culturais, éticos, literários, pessoais, etc., que, em suma, demonstram sua criatividade através do pensamento vivo que está e permanece intacto entre suas letras, entre suas palavras. Esses selos foram criados com a intenção de promover a confraternização entre os bloggers, uma forma de demonstrar carinho e reconhecimento por um trabalho que agregue valor à Web.
Este Prémio obedece a algumas regras:
1) Exibir a imagem do selo;
2) Linkar o blog pelo qual se recebeu a indicação;
3) Escolher outros blogs a quem entregar o Prémio Dardos.»
Neure dardoak bi hauei:
- Benitori bere Karrajua ikaragarriagaitik (eta hortik ziher sortu dauzan beste milaka blog, sare soziala eta abarrengaitik)
- Eta Noeri Martinezena blog txukunagaitik ......
Iruzkinak
Benito 2009-02-03 18:11 #1
Mersi kolega! Espero dut Karrajuarekin lar ez "ikaratutzerik" ;-)
Baina zenbat lekutan ipini behar dut "daraturua"?
Eta, porsierto, nondik atera duzu berba hori? Hiztegietan "dardoa" baino ez dut topatzen eta.

txerra 2009-02-03 19:23 #2
Ez nago ikaratuta, ez horixe karkar ....Printzipioz, uste dut bost blogetan jarri behar duzula, baina ni apur bat intsumisoa izan naiz beti, eta holako arauek ez naute motibatzen ..... nik bietan para dut eta kito.

Eta daraturu nondik? Ba, nik txikitan ikastolan ikasitako berba da, begiratu dut eta hor nonbait antza erabili egiten da, google-en 43 emaitza talkual. Aldatuko dut eta dardoa jarri ......

martinez 2009-02-04 08:10 #3

Eskerrak bihotzez, Txerra.

Berehala publikatuko dut.

Gauzatxo bat bakarrik: nire izena ez da Noe(lia), Noe(mi) baizik.

Musu bi.

txerra 2009-02-04 09:39 #4
Beste horrenbeste zuretzat, Noe, eta barkatu hori ikusi eta Noelia zinelakoan ......
Utzi iruzkina: