Hiru kandela

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2009-11-06 19:54
4

Gaur blog honek bete ditu hiru urte. 30.000 bisita baino gehiago izan ditu, 200dik gora artikulu eta abar. Baina batez ere hiru urte. Nork esan behar zidan niri abenturatxo honek horrela jarraitu behar zuenik .... nork. Eta egun hauetan bloga berrirakurtzen izan naiz, eta berriro begiratzen, erantzunak, loturak eta abar. Eta arkeologia egitea pentsatu dut.

Ricardo Gomezek egiten duenaren antzera, nik ere nahi ditut nire blogeko artikulu zaharrak berreskuratu, orain dela bi edo hiru urte egindakoak. Baina, gainera, aprobetxatu nahi dut artikulu horiek errebisatzeko, loturak eguneratzeko, kasu batzuetan inkluso berridazteko .... eta abar. Baina bakarrik 4 urte (ea haraino heltzen den) bete arte. Ikus dezagun esperimentua ondo ateratzen den.

Benito

Benito 2009-11-07 14:00 #1

Hiru urte... dedio! Zelan pasaten dan denbora gustura gabiltzanean. Zorionak ba!

Jozulin

Jozulin 2009-11-08 19:16 #2

Urte askotarako!

Pablo

Pablo 2009-11-09 09:01 #3

Hiru urte eta... gero eta hobeto!
Zorionak !!

txerra

txerra 2009-11-09 20:45 #4

1000 esker danoi, hobetzen jarraitzea espero dot, eta hortarako animoak be onak direz.

Utzi iruzkina: