Blogak ezagutzen

kresssala 1456150597510 Kressala | 2009-03-03 15:03

Gehien gustoko izan dudan bloga, Aramaio.com izan da. Izugarri gustatzen zait argazkigintza, baina egia esanda, ez naiz oso ona argazkiak egiten. Horrexegatik bloga oso ona iruditu zait, argazki oso politak dituelako. Hori dela eta, bisita asko ditu. 

Superbaien bloga ere, oso ona dela iruditu zait. Goio Aranak bere eguneroko bizitzan, kalean aurkitzen dituen bitxikeriei buruz hitz egiten du. Gai asko ukitzen ditu, argazkiak jartzen ditu... horrexegatik oso interesgarria da.

Forozaina ere, oso blog ona da. Hemen, bideo bat agertzen da eta ondoren horri buruzko esaldi bat. 

Ondoren, hitz batezko bloga irakurri dut. Hau, informazioa lortzeko bloga da, eta ez pertsona baten pentsamenduari buruzkoa. Hemen, pertsona desberdinak idazten joaten dira komunikazioari buruzko gaiei buruz.

Azkenik, piperrautsa bloga aurkitu dut. Hemen, Mikel Irizar bere pentsamenduak eta bere eguneroko bizitzaren kontakizunak idazten ditu. Blog hau "piperrautsa" izena duela dio, bere burua etorkizuari buruzko kezkengatik, holan izendatzen duelako.


Utzi iruzkina: