Torreberri Gaztetxea

Mila amets, mila kolore, Zumaia pizteko prest!

Aurreko urtean Erkiben egin zen bezala, aurten Torreberri Gaztetxean musika jaialdi berezi bat antolatu da: II. Multimusikala. Maiatzean izango da, bihar bertan hasita, Torreberri Gaztetxean. Kontzertuak estiloka antolatu ditugu. Hemen duzue egitaraua. Maiatzak 1METAL: Elbereth, Dominium eta Impio taldeak. Maiatzak 7PUNK-OI!: Destr-Oi!, In your face eta Cold Revenge. Maiatzak 8 ROCK & ROLL:Sexty Sexers eta Dirty Pink Ladies. Maiatzak 15 SKA: Egurra ta kitto! eta Rasmiguel & Tafari. Maiatzak 21 MUSIKA AKUSTIKOA: Mikel Aranzabal eta Dirty Akoustic Brothers.


Larunbat honetan, apirilak 24, ikasle gaua antolatu du Torreberrin Zumaiako ikasle mugimenduak. bertan honako egitarua egongo da: 19.30 kalejira 21.00 ekitaldia 21.30 luntxa 22.30 kontzertuak: denayed eta blaka jarraian karaokea Ikasle borrokaz...Hezkuntza Sistema Nazionala! ANIMATU!



Larunbat honetan, hilak 20, egitarau zabala antolatu dute gazte independentistek Torreberrin. Jardunaldi independentistei amaiera emateko eztabaida irekiarekin hasiko da egitaraua, arratseko 18etan "Independentziara, nola?" lemapean. Gauean, gaztEHerria ekimenaren aurkezpena burutuko dute, Arabako bertsolariek eta txotxak alaituriko luntx baten bidez. Ondoren, Skasti talde zarauztarraren kontzertua eta karaokea egongo dira. Azkenik, gazte independentistek apirilaren 2an Durangon ospatuko den gaztEHerria egunerako sarrerak eta autobuserako izen ematea ohiko lekuetan eskuragarri dagoela gogor...


Txinparta euskara taldearen eskutik kantu herrikoiak izango dira ostiral honetan Torreberrin. Arratsaldeko 19terdietan hasiko da saioa. Animatu!


Emakume taldearen eskutik eta martxoaren 8a badatorrela ikusita, larunbat honetan Otsailak 6, txotx feminista eta karaokea egongo dira gaztetxean. ANIMATU!!!!


Euskal Herrian gero eta gaztetxe eta gazte asanblada gehiago garen unean, nahiz eta guztiek errealitate ezberdinak izan bada zerbait batzen gaituena, AUTOGESTIOA eta ASANBLADA. Horregatik, batzen gaituena kaleratzeko, denen artean gaztetxe eguna antolatzera goaz! Autogestioa eta Asanbladaren apologia egitera goaz. Aspaldian egin diren makro jaialdietatik urrutik, guk ditugun baliabideak autogestionatuz eta koordinatuz KALEAK BERRESKURATUKO ditugu. Denen artean gaztetxe eguna antolatuz, denen artean egunero egunero gure gaztetxe eta gazte asanbladetan lantzen duguna kaleratuko dugu, inposat...


Zumaiako Udalak eta Zaramari elkarteak elkarlanean aurrera eramango dituzten energia kontsumoa eta klima aldaketari buruzko jardunaldietan parte hartuko du Torreberri Gaztetxeak. Honela, Martxoak 11n, 19etan tailerrak egongo dira gaztetxean, Zaramari elkartearekin elkarlanean. Tailer hauetarako izen ematea udaletxean izango da. Ingurumen teknikaria. 943 86 50 33 Animatu eta parte hartu! Hemen irakur dezakezue albistea baleiken: http://www.baleike.com/index.php?option=com_content&task=view&id=3658&Itemid=68


Ostiral honetan, otsailak 26, Grises talde Zestoarraren kontzertua izango dugu Torreberrin. Talde honek hainbat sari irabazi ditu azkenaldian eta euren diska berria aurkeztera datoz gaztetxera. Beraz Animatu! Gogoratu baita ere lehenago, 19terdietan "Drogak eta gazteria" hitzaldia izango dela ostiral honetan. Grises taldea


Pasa den larunbatean Holidays in Bardulia gipuzkoako punk-oi! mugimenduaren festaren 7. edizioa ospatu zen Torreberri gaztetxean. Bertan Birracel, Herri Guda, Material Rechazado, Doubling Boys, Hell Beer Boys, Orreaga778 eta La eskoria abunda taldeek jo zuten. Gaztetxeak jaialdi honetarako antolakuntza lan berezia egin zuen eta bizilagunei oharrak bidali eta kumun publikoak ezarri zituen besteak beste. Jaialdia arrakastatsua izan zen, 600 bat lagun hurbildu baitziren Zumaiako Gaztetxera jaialdiaz gozatzera. Milesker lan egin zenuten gazte guztiei! Jaialdiaren kronikak ikusteko breakingrules...


torreberri 1456153126038

Ongi etorri Zumaiako Torreberri gaztetxearen blogera! Blog honen asmoa gaztetxean burutzen diren jarduera ezberdinak aditzera ematea da, hala nola egitaraua eta albiste nagusienak. Animatu eta parte hartu!