Larunbat honetan, hilak 20, egitarau zabala antolatu dute gazte independentistek Torreberrin. Jardunaldi independentistei amaiera emateko eztabaida irekiarekin hasiko da egitaraua, arratseko 18etan "Independentziara, nola?" lemapean. Gauean, gaztEHerria ekimenaren aurkezpena burutuko dute, Arabako bertsolariek eta txotxak alaituriko luntx baten bidez. Ondoren, Skasti talde zarauztarraren kontzertua eta karaokea egongo dira. Azkenik, gazte independentistek apirilaren 2an Durangon ospatuko den gaztEHerria egunerako sarrerak eta autobuserako izen ematea ohiko lekuetan eskuragarri dagoela gogor...