Kategoria: txosnak
Basarrateko txanpinoiak atzo baino gehiago eta handiagoak dira gaur. Beitu hemen:Txanpinoi klase berriak ere agertu dira, hauek ez ei dira jateko modukoak:Beste hauek, berriz, perretxiko klase berria ei dira, kontuz honek oraindino hazi egin behar du eta:Eta hau ez dakit zer den, benetako txanpinoia ala simulazioa. Klase hau ezagutzen duzue?Perretxikozaleak ere agertzen hasi dira, trankil daude jarrita. Perretxikoak noiz etorriko zain ala?Batzuek jaia hasteko presa daukatela dirudi, txosna egiteko edozein txanpinoi aprobetxatzen dute. Hori da hori antsiedadea! Coca-cola ez beste zeozer bale...
Atzotik gaurkora a ze sustua! Jaiak datoz, Beitu Basarraten zelako txanpinoiak irten diren. Jaietako lehenengo sintomak dira, aluminio-burdinezko perretxiko txapelgorriak. Eta gero eta gehiago izango dira.... Baten bat hauek ikusita poztuko da, beste batzuk berriz oraindik egin behar diren guztiak pentsatzen hasita,..itotzen. Bihar beste osteratxu bat egingo dut alkantariletatik ea zelan dabiltzan.Zapatuan hau dena fundamentuarekin montatuta ikusi nahi dut gero!