Txanpinoiak hazten doaz

sangutxu 1456152622670 Santutxuko Jaiak | 2006-07-06 21:30

Basarrateko txanpinoiak atzo baino gehiago eta handiagoak dira gaur. Beitu hemen:
100_0732 (Small)
Txanpinoi klase berriak ere agertu dira, hauek ez ei dira jateko modukoak:
100_0740 (Small)
Beste hauek, berriz, perretxiko klase berria ei dira, kontuz honek oraindino hazi egin behar du eta:
100_0752 (Small)
Eta hau ez dakit zer den, benetako txanpinoia ala simulazioa. Klase hau ezagutzen duzue?
100_0751 (Small)
Perretxikozaleak ere agertzen hasi dira, trankil daude jarrita. Perretxikoak noiz etorriko zain ala?
100_0738 (Small)
Batzuek jaia hasteko presa daukatela dirudi, txosna egiteko edozein txanpinoi aprobetxatzen dute. Hori da hori antsiedadea! Coca-cola ez beste zeozer balego sikieran!
100_0767 (Small)
Hemen Santutxun gauzak ez dira preparatu gabe egiten, ez ba! Hemen zapatuko parrandako kantuak entsaiatzen. Partitura, zuzendari eta guzti:
100_0769 (Small)
Tira ba, alkantarilan behera noa berriro, ea bihar Coca-cola hutsa baino zeozer gehiago daukaten.


Utzi iruzkina: