Kategoria: osteguna
Santutxun gauzak egiten direnean ondo egiten dira. Playback-a ere zuzenean eta ez edozelan gainera. Artihta handienak ekartzen dira playback egiten. Er ruizeño de Zantushu ta Er niño Jezulin, tablaoetako erregeak. Santutxuko tablaoari ere ezpalak atera zizkioten:Ole y ole y oleeee! Maehtro! Hori da hori duendea!
Ostegunarekin jaia puntu gorenera ailegatzen hasi da. Playback-a eta kuadrilen gaua. Gala gaua omen. Eta bai, galan eta galantak ibili dira Santutxuko neska-mutilak.Santutxutarrak beti guap@, baina gaurkoa demasa izan da, kanpotik etorri direnen komentario jenerala izan da: "Santutxun bai klasea!"Hemen lagintxo bat besterik ez:Dotorezia dabil hemen, edozein oihal zatitxurekin tendentzia markatzeko moduan.Datorren tenporadan zer moda ibiliko den jakin nahi baduzue, badakizue azkenengo tendentziak nondik datozen. Parisen ere nahi lukete Santutxuko estiloa.
Basarrateko txanpinoiak atzo baino gehiago eta handiagoak dira gaur. Beitu hemen:Txanpinoi klase berriak ere agertu dira, hauek ez ei dira jateko modukoak:Beste hauek, berriz, perretxiko klase berria ei dira, kontuz honek oraindino hazi egin behar du eta:Eta hau ez dakit zer den, benetako txanpinoia ala simulazioa. Klase hau ezagutzen duzue?Perretxikozaleak ere agertzen hasi dira, trankil daude jarrita. Perretxikoak noiz etorriko zain ala?Batzuek jaia hasteko presa daukatela dirudi, txosna egiteko edozein txanpinoi aprobetxatzen dute. Hori da hori antsiedadea! Coca-cola ez beste zeozer bale...