Luzea egin da? Ez ba! Hemen nator berriro!Santutxuko jaiak zapatuan hasiko dira eta Sangutxu endredatzen dabil dagoeneko. Ufaaaaaa!Aurten nobedabetxoa daukagu. Sangutxuren bloga auzoan berton edukiko dugu, Mahatsorriak.org-ekoek babes ofizialeko etxea eman digute eta handik kontatuko ditugu kontatzekoak eta ez kontatzekoak.Hemendik ba!Sangutxuren blogaSantutxuko jaiakHemeeeeeen gatoz! Aupa Santutxuko sagu guztiok!
Listo! Sangutxu bere betiko zulora doa bueltan, Santutxuko etxe artera berriz. Jai politak izan dira, auzoko lagunak ikusi, ibili, eta ondo pasatu.Aipatzekoak jaietako txapeldunak:Kuadrilen txapelketan, Iduna. Zorionak majas! Eta ez koadrilen jokoengatik bakarrik, Santutxuko emakumeek gauza bera esango dizuete eta. Argazki txapelketan formato analogikoan Karmele Rueda. Bakailao txapelketan lehia gogorrean Meabek irabazi. Pilota, mus, tute eta partxis txapelketetan oraindino ez didate esan nork irabazi duen, baina jakin eta atoan emango dizkiet zorionak hemendik. Dena dela, zorionak denei e...
Baten batek argazkiak badauzka eta erakutsi nahi baditu aukera bi emango dizkizuet jasotzeko: Blog honen kontaktu orriaren bidez bidal iezaguzue zeuen e-posta helbidea eta esango dizuegu nora bidali. Flickr-en kontua zabaldu eta zuen argazkiei "santutxukojaiak" etiketa jarri. Hemen agertuko dira.
Basarrateko programa amaitu da. Azkenengo igandea egun bitxia izaten da. Alde batetik Santutxuko jaietan tradizio handien daukana: pil-pil txapelketa, bai bakailaoarena. Kontu bitxia da bakailaoarena,.. goizeko 7ak inguruan Basarraten espezie bik egiten dute topo: gautxoriak eta pilpileroak, batzuk txosnak zabalik mantendu guran, besteak bonbonak, lapikoak, mahaiak, aulkiak eta guardasolak kolokatzeko txokotxoaren bila. Batak besteagatik berdin-berdin pentsatzen,... "Ordu honetan horrela ibiltzea ere!". Jeneralean goizeko zortziak inguruan pilpileroak egiten dira plazaren jaun ta jabe....
Urdiñarbetarrek ekarri dute gaur maskarada Santutxura. Gaztediren 55 urteurrenaren ospakizunen barruan sartu da. Zuberotar koittaduek bero galanta pasatu dute neguko maskaradako arropekin uztaileko bero galdaratan dantzan. Baina ibili, fin ibili dira dantzan.Gaztedikoak ere ez dira atzean geratu.Eta azkenean tradizioaren arabera denek amaitu dute elkarrekin dantzan Basarraten. Urdiñarbekoek txosnetan freskatzeko aukera ere aprobetxatu dute ilundutakoan.Hemen argazki gehiago.
Bilbao live festival? Gura lukete han goian dabiltzanek Santutxuko anbientea. Batu kanpinak, hartu metroa eta etorri Santutxura!Hemen hainbesteko propaganda barik gusturago eta hobeto. Punto de Mira auzokoak (Bolueta power!) potente eta seguru. Segidan Sorkun, kemajaaaa! Kantu potenteak eta politak bata bestearen atzetik. Eta errematerako Dirua, kaña eta brinkoa. Kobetara zertara joan ba? Gunsanroses hauen aldean moñas batzuk baino ez. Hemen daukazue Sorkunen entsaioko argazki batzuk. Neska-mutilok bialdu argazkiak eta bideoak, badakigu mobilak eta kamarak martxan eduki dituzuela eta Sangut...
Santutxun gauzak egiten direnean ondo egiten dira. Playback-a ere zuzenean eta ez edozelan gainera. Artihta handienak ekartzen dira playback egiten. Er ruizeño de Zantushu ta Er niño Jezulin, tablaoetako erregeak. Santutxuko tablaoari ere ezpalak atera zizkioten:Ole y ole y oleeee! Maehtro! Hori da hori duendea!
Ostegunarekin jaia puntu gorenera ailegatzen hasi da. Playback-a eta kuadrilen gaua. Gala gaua omen. Eta bai, galan eta galantak ibili dira Santutxuko neska-mutilak.Santutxutarrak beti guap@, baina gaurkoa demasa izan da, kanpotik etorri direnen komentario jenerala izan da: "Santutxun bai klasea!"Hemen lagintxo bat besterik ez:Dotorezia dabil hemen, edozein oihal zatitxurekin tendentzia markatzeko moduan.Datorren tenporadan zer moda ibiliko den jakin nahi baduzue, badakizue azkenengo tendentziak nondik datozen. Parisen ere nahi lukete Santutxuko estiloa.
Bisita turistiko konpletoa eduki zuten bertso-turistek. Monumentu estatikoak ikusten ondo hasi zen. 20 pisuko eleizak:Plaza gogorrak:Eta lorategi botanikoak:Zonako parke naturalean sartuta berriz, bertoko espezie eta espezimenekin egin zuten topo gidariek:Zer eta bertoko natiboen dantza erritualak. Instrumentu autoktonoak, traje zeremonialak. Turistei National Geographic mailako azalpena eman behar izan zitzaien:eta azkenean gidariek eurek ere traje tipikoa jantzi eta zeremonian sartu ziren.Gero afari errituala eta musika sakroarekin errematea.
Gaur arrastian Santutxu benetan ezagutzeko parada edukiko duzu. Sangutxuren blog hau irakurtzen zabiltza eta oraindino ez dakizu Santutxu non dagoen ere, seguru. Edo txarrago, Santutxukoa zara eta ez dakizu Santutxu non dagoen.Trankil ba neska-mutilok. Gaur, astezkena-eguaztena, arrastiko 8etatik aurrera Basarraten zuretzako luxuzko gidari turistiko bi edukiko dituzu:Fredi PaiaetaArkaitz Estiballes. Bi hauek erakutsiko dizkigute Santutxun daudenak, ez daudenak eta egon beharko liratekeenak. Hemen daukazue ibilibidea badaezpadan:tagzaniapaste bertsotour tagged map by user - TagzaniaEta ibil...
Bidali helbide honetara: sangutxu(abildua)santutxukojaiak(puntua)net
Kaixo,Nik ere baditut argazki batzuk hemen jartzeko, baina nora edo nori bidaliko diot?
Berbena ona eh? Giroa behintzat aparta egon zan. Aupa Beste Bat!!