Lehenengo gaua
Lehenengo gaua pasatu da. Basarraten giro polita, jendea bai, baina ito gabe.. Auzokook gehien bat, baina metroak ekarritakoak ere asko.
Koadrila asko txosnarik txosna, dantzan ibili direnik ere izan da, baina lehenengo gau honetan poteo giroa dabil gehien bat. Salbuespenak salbuespen trankil dabil jendea, gustura, berbetan, batari eta besteari "epa!", "gero arte!", "eneeeee!", "aspaldiko!",...
Txikiteoa beraz, goizeko 5ak arteko txikiteo luzea, baina iribarrea nagusi. Lehenagokoek esango luketen modura "anbiente sanoa".
Igual Basarrateko argiekin ingurukoak ez ditut ondo ikusi izan, baina botelloneroak, non daude? Santutxuko jaiak ez dira boteloirik gabeko lehenengo jaiak izango? Plastikozko botilaren bat topatu dut, baina uzten duten boltsen eta botilen betiko arrastozarrik ez dut ikusi. Txikiteoa dator bueltan? Botiloia gainbehera?
Iruzkinak
parrandero 2006-07-12 10:55 #1
Berbena ona eh? Giroa behintzat aparta egon zan. Aupa Beste Bat!!
Utzi iruzkina: