Bertoko taldeen kontertua eduki dugu gaur. Hiru talde: Noneim, Kex eta Dementia.Aspaldiko partetik astearteko kontzertuan estilo desberdinak entzun ditugu Basarraten.Noneim beteranoenak. KaƱeroak eta potenteak.Kex orain artekoarekin desberdinak, folk, ikutu zeltak, bibolinak. Gustura entzuten da horrelako musika lantzean behin, eta Basarrateko eszenarioa eta giroa egokia izan zela dirudi.Azkenak gazteak, Dementia, euren kantu batzuk eta gero bertsio klaskikoen partida bat: Led Zeppelin, AC/DC, Nirvana, Extremoduro,.. Rocka, teknika ona eta horrela segituz gero musikari onak etorriko dira ho...
Paella txapelketa izan da gaur. Denak probatzen ibili naiz, eta egia esanda, ez dago Santutxuko paella tipiko bat ere. Bakoitza klase batekoa, denak onak baina, lagunartean janda goxoago:Juradoak planta bai, baina ideiaripez. Denetik jan ta listo, hori da hori txolloa!Total, anbientea, eta bazkalostea denak lo. Denak ez, baten bat hurrengo mundiala prestatzen hasi da.Ronaldinho, hurrengo mundialean kontuz Santutxuko selezkioarekin:
Jaira disfrutatzen etortzen da jende gehien-gehiena, baina beti dabil baten bat edo kakaztera datorrena edo inor molestatu barik disfrutatzen ez dakiena. Idunakoek baten berri eman digute. Lehengo zapatutik emakumeen atzetik ei dabil zatarkeriekin eta gogorragoekin.Jaiak06.net-en jarri dute informazio gehiago, irakurri hemen.Saguen festak ez dira halako txarrientzat.
Santutxun ere badira dantza tipikoak:
Lehenengo igandea ere etorri da, goizean marmitakoa eta perretxikoak, eta arratsaldean lasaitasuna, bezperakoek eta mundialeko finalak ezinbestean ekarri behar zutena.Dantzarako animoa eduki zuenik ere izan zen hala ere:Eta parranda nahi baina ailegatzen ez denik ere bai:Lehengo egunean baten bat arterako tarterik ez dela kexatu zen. Tira ba, beitu Basarraten erdian zer aurkitu genuen:
Lehenengo gaua pasatu da. Basarraten giro polita, jendea bai, baina ito gabe.. Auzokook gehien bat, baina metroak ekarritakoak ere asko.Koadrila asko txosnarik txosna, dantzan ibili direnik ere izan da, baina lehenengo gau honetan poteo giroa dabil gehien bat. Salbuespenak salbuespen trankil dabil jendea, gustura, berbetan, batari eta besteari "epa!", "gero arte!", "eneeeee!", "aspaldiko!",...Txikiteoa beraz, goizeko 5ak arteko txikiteo luzea, baina iribarrea nagusi. Lehenagokoek esango luketen modura "anbiente sanoa".Igual Basarrateko argiekin ingurukoak ez ditut ondo ikusi izan, baina bot...
Hemen aurtengo pregoia bideoan:eta txupinazoa angelu berezi-berezitik:Aaaaaapaaaaaaa!
Bai, laguntxuok, hasi gara! Datorren igandera arte horrela ibiliko gara:Hau ez da broma, puntual heltzeko begira hauek zelan ibili diren
Gaur ere Kokakola baino gehiago ez dut topatu Basarraten, dena dela txanpinoiek segitzen dute gorantza.Txosnak itxura hartzen hasi dira, eta txanpinoi nagusia ere agertu da:Bihar hau ondo beteta egongo da. Eguzkia ere etorri da eta.Gazte batzuk ere badabiltza jaietako kontuak zabaltzen hemen. Haiek Santutxun zer dabilen ondo jantzita daude, ni baino gehiago.Esate baterako txanpinoien epidemiaren atzetik hauek daudela jakin dut: Eguzki Kakitzat Ernai kultur elkartea Santutxuko Gazteak SGA (Santutxuko Gazte Asanblada) SantutxukoIA Iduna (Santutxuko Emakume taldea) Santutxu Hockey taldea Ibar...
Bidali helbide honetara: sangutxu(abildua)santutxukojaiak(puntua)net
Kaixo,Nik ere baditut argazki batzuk hemen jartzeko, baina nora edo nori bidaliko diot?
Berbena ona eh? Giroa behintzat aparta egon zan. Aupa Beste Bat!!