Bezperakoak
Gaur ere Kokakola baino gehiago ez dut topatu Basarraten, dena dela txanpinoiek segitzen dute gorantza.
Txosnak itxura hartzen hasi dira, eta txanpinoi nagusia ere agertu da:
Bihar hau ondo beteta egongo da. Eguzkia ere etorri da eta.
Gazte batzuk ere badabiltza jaietako kontuak zabaltzen hemen. Haiek Santutxun zer dabilen ondo jantzita daude, ni baino gehiago.
Esate baterako txanpinoien epidemiaren atzetik hauek daudela jakin dut:
- Eguzki
- Kakitzat
- Ernai kultur elkartea
- Santutxuko Gazteak
- SGA (Santutxuko Gazte Asanblada)
- SantutxukoIA
- Iduna (Santutxuko Emakume taldea)
- Santutxu Hockey taldea
- Ibarsusi futbol taldea
- Alboan
- Santutxuko AEK
- Orkatzak
- Asapala euskara elkartea
- Gaztedi dantzari taldea
Iruzkinak
Utzi iruzkina: