Saguok zulotik zulora ibiltzeko abilidadea daukagu, zulotxo baten sartu beste batetik irten. Bilboko umeek ere saguen antzera ibiltzeko munduko beste umeek baino abilidade handiagoa daukate. Txiki-txikitarik denek eginda daukate Gargantuaren ahotik sartu eta ipurditik irten, saguok legez. Bilbon jaia non Gargantua han, eta Santutxun ere bai, urtero-urtero Karmelo aurrean eduki dugu ahohandia ipurditik puzkerrak barik umeak botatzen. Aurton ez baina. Gargantuak umeei beldurra ematen dien modura (hasiera baten baino ez, ezta?), kotxeak ere ikaratzen dituela dirudi, eta orain puntu...
Basarrateko txanpinoiak atzo baino gehiago eta handiagoak dira gaur. Beitu hemen:Txanpinoi klase berriak ere agertu dira, hauek ez ei dira jateko modukoak:Beste hauek, berriz, perretxiko klase berria ei dira, kontuz honek oraindino hazi egin behar du eta:Eta hau ez dakit zer den, benetako txanpinoia ala simulazioa. Klase hau ezagutzen duzue?Perretxikozaleak ere agertzen hasi dira, trankil daude jarrita. Perretxikoak noiz etorriko zain ala?Batzuek jaia hasteko presa daukatela dirudi, txosna egiteko edozein txanpinoi aprobetxatzen dute. Hori da hori antsiedadea! Coca-cola ez beste zeozer bale...
Atzotik gaurkora a ze sustua! Jaiak datoz, Beitu Basarraten zelako txanpinoiak irten diren. Jaietako lehenengo sintomak dira, aluminio-burdinezko perretxiko txapelgorriak. Eta gero eta gehiago izango dira.... Baten bat hauek ikusita poztuko da, beste batzuk berriz oraindik egin behar diren guztiak pentsatzen hasita,..itotzen. Bihar beste osteratxu bat egingo dut alkantariletatik ea zelan dabiltzan.Zapatuan hau dena fundamentuarekin montatuta ikusi nahi dut gero!
Santutxun jaiak egiteko orduan gauza bat inoiz faltan eduki ez bada konpententzia izan da. Karmen sasoian beste hainbat herritan egiten dira jaiak: Santurtzi, Barakaldo, Zornotza, Markina,... Presupuesto handiak, emanaldi eta kontzertu potenteak egiten dira herri horietan, Udalaren eskupekoa eta eskugainekoarekin. Guk lehenago udala eduki ei genuen orain baino hurbilago. Gaur urrunago daukagu berriz, eta honek bai eskupekotxoa: Santutxuko jaiak egiteko badakizue Bilboko Udalak Jai Batzordeari zenbat ematen dion? 999.99 euro zehazki eta esatamentean (pesetatik eurora pasatu zenean zentimo h...
Jaiak hasi bitartean antxineko denborara joan gara eta lehengo mendeko argazki batzuk topatu ditugu. Jairako gogoa daukagu eta zapatua bitartean olgetan hasiko gara. Ezetz asmatu hau non egon zen! Ez, ez da Otxandio edo Munitibar, Santutxu baino, baina non?
Santutxu ez da handia terrenoan, baina galtzen ere erraza da. Kanpotarrentzat gehien bat, etxeak eta kaleak asko eta denak berdinak. Eskerrak honako inbentoak dauzkagula. tagzaniapastesantutxukojaiak tagged map - Tagzania
Santutxuko jaiak segidan datoz, astebete eskastxu. Santutxuko Jai Batzordeak jaiak egiteko dirua ere eskas, eta pobre dabiltzan legez, Santutxuko jaien webgunea egiteko ere ez daukate. Halan da ze sarean debalde ematen dituzten zerbitzuekin konpondu behar izan dut.Honela bada, handik eta hemendik pikatzen, blogak.com-en topatu dut jaietako kontuak botatzeko txokotxua.Jaietako programa non edo non ipini behar eta amerikanoei esker hemen daukazue.Eta argazki barik ez dago jairik, eta trankil! Horiek ere ikusiko dituzue, hemen hain zuzen ere.Eta Santutxun zehar ez galtzeko mapatxu batzuk ere ...
Bota hemen nahi duzuna: agurrak, zorionak, iritzia,..... Kantxa daukazu...
Bidali helbide honetara: sangutxu(abildua)santutxukojaiak(puntua)net
Kaixo,Nik ere baditut argazki batzuk hemen jartzeko, baina nora edo nori bidaliko diot?
Berbena ona eh? Giroa behintzat aparta egon zan. Aupa Beste Bat!!