Badatoz, badatoz...
Atzotik gaurkora a ze sustua! Jaiak datoz, Beitu Basarraten zelako txanpinoiak irten diren. Jaietako lehenengo sintomak dira, aluminio-burdinezko perretxiko txapelgorriak. Eta gero eta gehiago izango dira....
Baten bat hauek ikusita poztuko da, beste batzuk berriz oraindik egin behar diren guztiak pentsatzen hasita,..itotzen.
Bihar beste osteratxu bat egingo dut alkantariletatik ea zelan dabiltzan.
Zapatuan hau dena fundamentuarekin montatuta ikusi nahi dut gero!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: