Gargantua puntu barik

sangutxu 1456152622670 Santutxuko Jaiak | 2006-07-07 02:23

1288_gargantua1netSaguok zulotik zulora ibiltzeko abilidadea daukagu, zulotxo baten sartu beste batetik irten. Bilboko umeek ere saguen antzera ibiltzeko munduko beste umeek baino abilidade handiagoa daukate. Txiki-txikitarik denek eginda daukate Gargantuaren ahotik sartu eta ipurditik irten, saguok legez.

Bilbon jaia non Gargantua han, eta Santutxun ere bai, urtero-urtero Karmelo aurrean eduki dugu ahohandia  ipurditik puzkerrak barik umeak botatzen.

Aurton ez baina. Gargantuak umeei beldurra ematen dien modura (hasiera baten baino ez, ezta?), kotxeak ere ikaratzen dituela dirudi, eta orain puntuen karneta ipini dutela, gure Gargantuari puntu guztiak kendu dizkiote eta kotxe barik eta umeak jatearen jateaz gizen-gizena paratu denez lekutik mugitu ere ezin du egin, bestela multa!

Gargantua koittadua! Santutxuko ume koittaduok! Eta badakizue Gargantuari puntuak zergatik kendu dizkioten? Ba, bibote handi-handia daukan gizon batek jai handi-handi-handi-handi bat egin duelako eta Gargantuari kotxeak ez ikaratzeko eta multarik ez ipintzeko moduko kotxetxoa erosteko diru barik geratu delako. Bibote handiko gizon koittadoa!


Utzi iruzkina: