Sangutxuren bloga
Santutxuko jaiak segidan datoz, astebete eskastxu. Santutxuko Jai Batzordeak jaiak egiteko dirua ere eskas, eta pobre dabiltzan legez, Santutxuko jaien webgunea egiteko ere ez daukate. Halan da ze sarean debalde ematen dituzten zerbitzuekin konpondu behar izan dut.
Honela bada, handik eta hemendik pikatzen, blogak.com-en topatu dut jaietako kontuak botatzeko txokotxua.
Jaietako programa non edo non ipini behar eta amerikanoei esker hemen daukazue.
Eta argazki barik ez dago jairik, eta trankil! Horiek ere ikusiko dituzue, hemen hain zuzen ere.
Eta Santutxun zehar ez galtzeko mapatxu batzuk ere egin ditut. Sartu hemen eta hasi mapan gora eta behera nabegatzen.
Jai pobreak dauzkagu Santutxun, pobreak dirutan, ze gainerakoan ederto baten ibiltzen gara bederatzi egunean. Espektakulu handi barik, baina auzokideon artean gustura. Torreviejara joaten diren horiek ez dakite zer galtzen duten. Allakuidaus!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: